
Adituen arabera, Guerreras Iberdrola Ligarako bi talde faboritoak izango dira aurrez aurre asteazkenean Gascan ((19etan, Rául Oyarzun eta Aritz Zaragueta, nafarrak). super amara Bera Berak eta Costa del Sol Malaga partida ikusgarria bezain parekatua eskainiko digute, bi taldeen arteko azken lehiak izan diren bezala.

Zilarrezko mailan aurreneko bi puntuak lortu zituen Bera Berak Iparralde kiroldegian Berango Urduliz taldea gainditu ostean (19-28). Bigarren zatian tartea ireki zuten donostiarrek, igandean MEK Eibar Eskubaloia hartuko dutenak Bidebietan (urriak 6, 12,15etan).

Harrobiak zazpi partida jokatuko ditu asteburuan eta infantil nesken taldeak lagunarteko bat. Euskal Kopan, Lacturale Bera Berak jubenil taldeak aukera bikaina du finalerdietarako txartela lortzeko larunbatean Eibarren, Ipuruan 10etan, eta arratsaldean Bidebietan, Lacturale Bera Bera kadeteek MEK Eibar gainditu behar dute helburu bera lortzeko.

super amara Bera Berak 2024-25 abonatuen kanpaina 1.048 abonurekin itxi du, aurreko denboraldian baino 37 gehiago, %3,65eko igoera txiki batekin eta marka berria ezarriz. Tati Garmendia arduraduna “pozik” agertu da “milako langa gainditzen jarraitzeagatik eta familia gehiago iritsi direlako Gascara”.