
Harrobiko taldeen artean Lacturale Bera Bera jubenil taldeak San Adrian gainditu zuen larunbatean Bidebietan (30-24), laugarren puntua lortuta, eta kadeteek aurreneko puntua lortu zuten (27-27). Zilarrezko mailan, Bera Berak 12. minutuan sartu zuen lehen gola bigarren zatian, baina ordurako Lauko Ermuko Errotabarrik tarte zabala zeraman (19-25). Sailkapenean erdialdean daude orain.
Bigarren garaipena senior mutilak lortu zuten Legazpin (17-27)

Partida hasiera bikain bati esker, super amara Bera Bera defentsan zein erasoan zikloia izan da, non donostiarrek ez diote aukerarik eman Elda Prestigiori. 9. Minutuan 10-1 eta etxekoek kudeatu dute errenta hori eta soilik partidaren amaieran lortu dute abantailarik handiena, 38-22 alegia, azken finean, errebindikazio moduko garaipen bat, Porriñoko porrotaren ondoren.

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, bere taldean “porrotak eragina izan duela” onartu du gaur eguerdian komunikabideen aurrean eta Elda Prestigioren bisitaren aurrean (Gasca, larunbata, 18etan) “lana eta porrotaren osteko kontzentrazio gehi hori aprobetxatzea espero du”.

Harrobi ia osoa plazara! Erabakiak erabaki, alebinak izan ezik, gainontzeko taldeak partidak jokatuko dituzte asteburu honetan, horietatik, asko etxean.
Larunbatean, Euskal Liga, Lacturale Bera Bera kadete eta jubenil taldeek San Adrian hartuko dituzte Bidebietan. Kadeteak, 16etan eta jubenilak, 17,45etan.