Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera egin dio super amara Bera Berako plantillari. Alba Menéndez, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria, bakoitzak garaikur bana, sartu dira Udaletxean, taldeak lortu dituen hiru tituluen seinale.
Eneko Goia alkateak jokalariak zorintzeaz gain “erreferente” gisa duten garrantzia azpimarratu du eta Eider Mendoza, Gipuzkoako Diputatu nagusiak “zabaltzen dituzuen emozio eta baloretan” erreparatu du.
Alba Menéndezek hiru tituluak aipatzeaz gain, Europako ibilbidea “beste titulu” moduan sentitzen dutela onartu du eta hiriari “Gasca txikia gelditu dela” ohartarazi dio.