Uste baino garranti gehiago du gaur arratsaldean Lublingo Globus Hallen ospatuko den partida (16etan), izan ere, SUPER AMARA Bera Bera eta Jomi Salerno taldeek Alemaniako Bietigheim eta bertako MKS Lublinen artean bezperan jasandako porrotak ahazteaz gain, EHF Cupeko azaroan jokatuko den Q3 delakora zuzenean pasatzea dute helburu.
SUPER AMARA Bera Berak ez du Txapeldunen Ligako multzoen fasea jokatuko gaur arratsaldean Lublingo Globus Hallean SG BBM Bietigheim indartsuaren aurka amore eman ondoren (33-27, 17-15 atsedenaldian), ondorioz, EHF Cuperi ekingo dio.
Lublinek hartuko du larunbatean eta igandean Txapeldunen Ligako QT1 sailkatze fasea SUPER AMARA Bera Bera, SG BBM Bietigheim, Jomi Salerno eta bertako MKS Lublin taldeekin. Bakarrak lortuko du multzoen fasean aritzea, emakumezkoen kluben arteko Europako lehiaketarik handienean.