
Udan berrikuntzak izan ostean, aurreneko lagunartekoak beti arreta pizten du jokalari berrien ekarpenak eta Imanol Álvarezen ideiak ikuste aldera. Partidak ez du hutsik egin eta SUPER AMARA Bera Bera nagusi izan da HGB Prosetecnisa Zuazoren aurrean (32-21) Zumaiako Udako txapelketan.

Aurredenboraldiko lehenengo froga iritsi da. Xixonen burutuko den Superkoparako hiru aste falta direla, SUPER AMARA Bera Berak bihar larubatean HGB Prosetecnisa Zuazo izango du aurrean Zumaiako Lubaki kiroldegian 19etatik aurrera.