
Mecalia Atlético Guardesek erasoan izan dute pazientziak, jokuari jarraipena emanez, askotan epaileen onarpenarekin joku geldoa adierazi gabe donostiarren defentsan hutsuneak aurkitzeraino izan da partidaren gako nagusi bat (28-24).

SUPER AMARA Bera Bera gaur abiatu da A Guardaruntz Autocares Davidekin eskuin belauneko kuadrizepsean zuntz haustura duen Silvia Arderius baja izango delarik.

Málagan asteartean jokaturiko partida oraindik gogoan, SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen esanetara egon da gaur Autocares Davidekin A Guardara irten bezperan, non Mecalia Atlético Guardés izango duen zain (larunbatean 18,30etan, Teledeporte).