
Lau talde besterik ez dute Guerreras Iberdrola Ligako bi jardunaldiak irabazterik izan, iazko denboraldiko aurreneko laurak gainera.

Larunbatean Rocasak Elxen penaltiz denbora agortuta irabazi bazuen ere, gaur gauan Malagako Carranquen SUPER AMARA Bera Berak majo sufritu du gol batez (27-28) Rincón Fertilidad gainditzeko.

Emakumezkoen kadete eta jubenil mailako Euskal Liga hasi zen asteburuan. Iaz igoera lortuta, Lacturale Bera Berak talde indartsuenetarikoa zituen aurrean eta kadeteak Aiala Zarautz (31-28) baino gehiago izan ziren. Jubenilak ere saiatu ziren fisikoki eutsi zioten arte (27-31).