
Salento Gelati taldea gaindituta, azken jardunaldiaren faltan, kadete mailako Lacturale Bera Berako neskek lauko finalerako txartela eskuratu dute. Bestetik, senior mailan, Bera Berak igoera fasea antolatuko duen Lauko Elgoibarri irabazi zion eta mutiletan Herrería Bidebieta berriro ere sendo Elgoibarren irabazita.

SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan Godoy Maceira BM Porriño (29-22) gainditu du Guerreras Iberdrola Ligako lidergoan jarraitze aldera, konfidantza bereganatzeko apirila erabakiorrari heltze aldera.
Barakaldon apirilaren 26tik 28ra bitartean ospatuko den XL Koparen zozketaren arabera Rocasa Ace Gran Canaria taldea egokitu zaio SUPER AMARA Bera Berari final laurdenetan.

Igandean Gascan (11etan) Salento Gelati irabazita urrats ia definitiboa emango luke Lacturale Bera Bera kadete taldeak lauko fasera sailkatze aldera. Bestetik, beste zazpi partida izango dituzte harrobiko taldeek.