
Gaur goizean Espainiako Eskubaloi Federazioan burututako Guerreras Iberdrola ligako 2019-20 denboraldiko zozketaren arabera SUPER AMARA Bera Berak etxean hasiko du iraileko aurreneko astean HGB Prosetecnisa Zuazorekin eta maiatzaren 23an amaitu Mecalia Atlético Guardésekin.

Adriana Cardoso uztailaren 1ean Brasilgo selekziora itzuliko da, Renata Arrudarekin batera, izan ere, Jorge Dueñas hautatzaileak SUPER AMARA Bera Berako jokalariak sartu ditu 21 jokalarien zerrendan, uztailaren 24tik 30era bitartean Liman ospatuko diren Joku Panamerikarrak prestatze aldera.

Gaur goizean Espainiako Federazioak iragarrita, SUPER AMARA Bera Berako sei jokalarik Guerreras Iberdrola Ligako 2018-19 zazpiko taldean eta defentsa onena izendatzeko aukera dute.