
Irailaren 7an, larunbatean, Bidebieta kiroldegiak emakumezkoen eskubaloi liga irekiko du, 30. Denboraldi jarraian, egun Guerreras Iberdrola izena duena. 18etatik aurrera izango da SUPER AMARA Bera Bera eta Zubileta Evolution BM Zuazo martxan jarriko direnean (Javier Álvarez –EAE- eta Ion Bustamante –nafarra-).

Albaola Itsas Kultur Faktoriak hartu du 2019-20 denboraldirako SUPER AMARA Bera Berak prestatu duen plantillaren aurkezpena, ‘Menderaezina – Indomable’ leloak du aurtengo kanpainak eta 16 jokalarien irudiak kortsaria moduan agertu dira.

Estatuko hautatzaile Carlos Viverrek ‘Objetivo 2021’ delakoari SUPER AMARA Bera Berako Silvia Arderius, Merche Castellanos, Elisabet Cesáreo eta Maitane Etxeberria jokalariak deitu ditu. Aurreneko hirurek baino ez dute parte hartuko 2020 urtean ospatuko den Eurokopako sailkatze fasearen hasieran.

Triste gaude emaitzarekin –batez ere nola gertatu zelako- baina ezin du izkutatu Eibar Eskubaloiak egidako lan itzela Ipuruan Superkopa historikoa antolatzeko. Hortaz, bihotzez, eskerrik asko!