
SUPER AMARA Bera Berak Liberbank Gijón (38-21) gainditzea lortu du espero baino errazago eta horren ostean datorren urtean kluban arrazoi ezberdinak medio jarraituko ez dutenei omenaldi xumea egin die.

“Borrokan gaude, prest egon behar dugu Rocasak kale egiten badu eta guk ere bai barkaezina izango zelako” adierazi du SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez, Liberbank Gijón taldea hartu aurretik (larunbata 16etan. ordutegi bateratua) Guerreras Iberdrola Ligako azken aurreko jardunaldian (Ansoleaga eta Izquierdo, euskaldunak).

Leire Aramendiak eta Maite Zugarrondok goreneko eskubaloia utziko dutela iragarri dute Bidebietan, hegaleko jokalariak biokimikaren aldeko apustua egin duelako eta atezaina Iruñera doa bere ardurapean dituen bi ilobei “estabilitatea emate aldera”.