
SUPER AMARA Bera Berak 2019-20 denboraldiari amaiera jarriko dio Helvetia Alcobendas taldeari bisita eginez ostiralean 21etan (Huertas eta García del Campo, andaluziarrak). Irabazi beharreko partida da donostiarrentzat baina Godoy Maceira BM Porriñoren etxetik at Rocasaren aurka garaipena ere behar dute liga eskuratzeko.

SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan Adriana Cardoso ezkuin hegaleko jokalariaren urtebeteko berritze kontratua aurkeztu du, hortaz, bi etapetan bosgarren denboraldia beteko du Donostian.

Espainiako Eskubaloi Federazioak Guerreras Iberdrolako ligako azken jardunaldiaren ordutegiak ezagutzera eman ditu, ondorioz, aurtengo denboraldiko txapeldunaren azken partida ostiralean 21etan hasiko da.

Lacturale Bera Bera kadete mailako nesken taldeak Ibizako Santa Eulalian asteburu honetan burutu den Estatuko sektorean parte hartu du. Hiru partidak galdu arren, Bartzelonako Sant Vicenç, Elda Prestigio eta bertako Puchi taldeekin batera horrelako lehiaketetan aritu izaneko eskarmentua irabaziz.