SUPER AMARA Bera Berak Ainhoa Etxeberria, 21 urteko gipuzkoarrarekin itxi du 2019-20 denboraldiko plantilla, ondorioz, Imanol Álvarezek 16 jokalariekin egingo du lan Superkopa, Liga, EHF eta Kopari ekiteko.

SUPER AMARA Bera Berako Adriana Cardoso eta Renata Arruda Brasilekin eta Manuela Pizzo Argentinarekin uztailaren 24tik 31era bitartean Liman ospatuko diren Joku Panamerikarretan izango dira.
Aramendia Pastelería da SUPER AMARA Bera Beraren babesle berria hiru denboraldietarako eta txertatze berritzailearekin egingo du, irudia jokalarien galtzerdietara eramanez, hain zuzen.