
Bera Bera Eskubaloiko harrobko hiru partida baino ez dira:
Larunbatean Bidebietan 12,30etan Infantil Maila: Bera Bera Urdina vs Leizaran Urdina
Igandean Legazpin 11,30etan Kadete neskak: Ibaiondo vs Bera Bera Urdina
Igandean Bidebietan 12,30etan Jubenil neskak Lacturale Bera Bera vs Ereintza Aguaplast
Atlántico Pereda taldeko 19 urteko alboko jokalaria fitxatu berri du SUPER AMARA Bera Berak denboraldia amaitu bitartean Ana Barquín kantabriarra, ondorioz Barakaldoko XL Kopan debuta egiteko aukera izango luke.
Maitane Etxeberria, Adriana Cardoso eta Silvia Arderius jokalariek gaur goizean Gesalagan frogatu dute SUPER AMARA Bera Bera gose dela Kopari ekiteko. Izan ere, plater nagusia ostiralean bertan dastatuko dute, Lasesarren 18,30etan Rocasa Gran Canaria izango baita aurkaria final-laurdenetan, Guerreras Iberdrola ligako egungo liderra.

Hirugarren aldiz jarraian, Bera Bera Eskubaloiko harrobiak ‘Ciutat d’Algemesí’ izeneko txapelketan igaroo du Aste Santua, Valentziako hiri honetako Balonmano Maristas klubak antolaturik.