
2013ko maiatzak 11. Guerreras Iberdrola Ligako azken jardunaldia. Bera Berari puntu bat balio zitzaion Castro Urdialesen pistan lehen aldiz Ligako txapeldun izateko denboraldi historiko bat borobiltzeko, Superkopa eta Kopa ere irabazi zituelako. Ikus bideoa.

Lau partida, hiru irabazi eta bat, galdu. Gipuzkoako Kopari heldu diote talde gehienek eta azpimarratzekoak dira Herrería Bidebieta Bera Bera Berak jubenil eta kadete taldeek lortutako garaipenak eta infantil neskek lortu zutena Egian
Gipuzkoako Kopa:
Jubenil neskak:
LACTURALE BERA BERA 22-24 SAIEKO MON PAPERDENDA
Jubenil mutilak:
HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA 33-23 DONIBANE ESKUBALOIA
Kadete mutilak:
HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA 35-22 AMENABAR B ZKE
Infantil neskak:
EGIA ESKUBALOIA 16-17 BERA BERA URDINA KOPA

super amara Bera Berak titulua lortzeko play-offetako finalerdietako lehen partida jokatuko du maiatzaren 13an (larunbata, 18,30etan, Teledeporte), Elxeko Esperanza Lag kiroldegian, Atticgo BM Elxen aurka, finalerako lehen urratsa emate aldera. Bigarren partida Donostiako Josean Gascan jokatuko da, ostiralean, maiatzaren 19an (21etan) eta, hirugarren partida behar izanez gero, kantxa faktorea alde egonda, urtarrilaren 21ean (12,30etan) jokatuko da leku berean.

Hamar goleko aldea zuen super amara Bera Berak eta baliatu egin ditu, izan ere, galdu egin du Motive.co Gijónen aurka (30-31) gaur arratsaldean Josean Gascan, play-offetako final-laurdenetako itzuleran. Ondorioz, Atticgo BM Elche izango du aurkari finalerdietan, Conservas Orbe Rubensa Porriño gainditu duena berriro (25-21).

Super amara Bera Bera Josean Gascara itzuliko da bihar (larunbata 18etan), non apirilaren 23an Málagan lortutako Erreginaren Kopa zaleei eskainiko die, playoffeko final-laurdenetako itzulera jokatzera. Horretarako Motive.co Gijón hartuko du 10 goleko tartea izanda, joanekoan (21-31) irabazi baitzuen.