
Asteburu honetan Palentzian Bera Berako Senior taldeak Zilarrezko mailarako igoera faseari ekin dio. Bi partida irabazi arren ezin izan du helburua lortu, aurreneko partidan Flexol Granadarekin galdu zuelako. Andaluziarrek igoera eskuratu dute Palencia Turismo taldearen aurka galdu arren, golen aldea dela eta.
Bestetik, Gipuzkoako kopari haisera bikaina eman diote jubenil eta kadeta taldeek.
Emaitzak:
Zilarrezko mailara igoera fasea:
FLEXOL BMC GRANADA 31-23 BERA BERA
PALENCIA TURISMO 20-22 BERA BERA
RECONQUISTA VIGO 19-29 BERA BERA
Gipuzkoako Kopa:
Jubenil neskak:
MUNTTARPE 21-24 LACTURALE BERA BERA
Jubenil mutilak:
SANTYMAR HONDARRIBIA 10-40 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Kadete neskak:
EREINTZA AGUAPLAST 25-29 LACTURALE BERA BERA
Kadete mutilak:
HERNANI ONDDI ET 27-28 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA
Infantil Mutilak:
BERA BERA 10-32 EREINTZA AGUAPLAST

Erronka berria datorkio Bera Berari datorren asteburuan, Atticgo BM Elxen aurkako kanporaketa iraultzea eta horretarako ostiralean Gascan irabazi beharko du (21 etan. ETB1) leku berean igandean hirugarren partida bat jokatzeko aukera izateko.

Imanol Alvarezek agerraldia egin du gaur goizean Atticgo BM Elxen aurkako finalerdiko lehen partidaren balorazioa egiteko (larunbata 18,30 h. Teledeporte) eta argi utzi du “Kopako beste partida bat bezala hartu behar badugu ere, ez dugu Malagakoa bezalakoa biziko”.

Senior taldeak Palentzian izango ditu hitzorduak asteburu honetan eta harrobiko gainontzeko taldeek ere bai. Zazpì guztira, denak Gipuzkoako Koparen baitan. Etxean arituko dira infantilak eta kadete nesken taldeak eta etxetik kanpo, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete (Hernanin) eta jubenil (Hondarribian) taldeak eta baita ere Lacturale Bera Bera kadete (Beraun) eta jubenilak (Lezo).