
Barakaldon asteburuan ospaturiko igoera fasean, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete eta jubenil mutilak Euskal Ligan arituko dira datorren denboraldian. Fasea estua izan da, izan ere, hiru taldeek launa puntuak lortu dituzte. Hortaz, kadeteen emaitzak kontutan hartzen direnez, lehenengo partida izan zen erabakigarriena, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Sima Corazonistas (36-37) gainditu zuen eta larunbatean jubenil taldeak Inmobiliaria Ezker Aldea Barakaldori irabazi zion, premiazko puntuak eskuratuz.

Atzo amaitu zen super amara Bera Berako denboraldi ofiziala, nahiz eta saio gutxi batzuk programatuta egon. Halere, atzoko partida agur sorta bihurtu zen, besteak beste, Cristina Polonio, Sara Gil eta Paula Arcos, datorren denboraldian super amara Bera Beran jarraituko ez duten jokalariak, euren eta klubaren erabakiz.

Super amara Bera Bera eta Atticgo BM Elche gaur arratsaldean Guerreras Iberdrola ligako finalaurrekoa hirugarren partidan erabakiko dute, Josean Gascan ospatuko dena (18,30etan) Alberto Murillo (andaluziarra) eta Yon Bustamante (nafarra) epaileek zuzenduko duten lehian.

Super Amara Bera Berak eta Atticgo BM Elchek partida zoragarria eskaini dute, bi harmailak Indar Urdina bufandekin bete dituen Gascan. Bigarren zatiko donostiarren defentsak, Aallaren geldiketen batera, errenta txiki bat hartuta gipuzkoarrek kudetatu dutena garaipena (30-28) lortzeko, kanporaketa berdintzeko. Igandean, hirugarren eta behin betiko partida, Gascan 18,30etan (Teledeporte)