2. Nazionalak liga Portugaleten lortutako garaipenarekin hasi du, Taldeko bost jokalarik ezin izan zuten jokatzera joan eta taldea bermatua ikusi zen. Taldearekin jokatu zuten jubenilak ekitaldi ona burutu zuten, partidu gogor batean, aurretik beste partidu bat jokatu zutela kontuan harturik. Atsedenera donostiakoak 10-14 emaitzarekin amaitu zuten, bigarren zatian aldea haunditzen joan ziren. Talde osoaren lana aipagarria izan zen, bereiziki jokalari jubenilak, atezainak eta Maite Jazcoz (bere debutean 4 gol lortu zituen) eta senior jokalariak Garbiñe Otaegui 6 golekin eta Amaia Otero 8 golekin.
Joan den larunbatean hilak 11, Kadete taldeak denboraldi ofíziala hasi zuen Eibarren, 17,30tan Arrateren aurka eta 7-17 emaitzarekin partidua irabazi zuen. Donostiakoak hasieratik nagusiagoak izan ziren eta jokalari guztiak jokatzeko aukera ona izan zen.
Aste buru honetan, larunbatak 18, 2.Nazional taldea (18:15tan) eta Jubenil taldea (16:30tan) Portugaleteko "Club Jarrilleras" taldearen aurka jokatuko dute, liga ofizialari hasiera ematen. Kadete taldeak igandeak 19an 12:00tan Bidebietan Legazpiaren aurka jokatuko du.
Larunbatak 4 ean Donibaneko Polikiroldegian Donibane Txapelketa ospatu zen , Ereintza, Itxako eta Bera Berako talde jubenilekin. Gure taldeak txapelketa on bat egin zuen. Ereintza taldea erraztasun haundiarekin gainditu zuen eta Itxakoren aurrean galdu egin zuen, nafarroako atezainari eta donostiakoak erasoan egindako akatseri esker. Txapelketa hau oso egokia izan da denboraldi hasieraren prestakuntzarako.
Joan den hilabetean Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak monitore ikastaroak eman ditu eta bertan Bera Berako 5 partaide izan ditugu: Amaia Otero, Leire Otero, Tamara Montoto, Ainara Rodríguez eta Eneko Silva. Larunbatean 10:00etan Kirol Etxean eskubaloiko monitore titulua lortzeko azterketa egingo dute. ZORTE ON GUZTIOI.