Denboraldi guztietan bezala eta muga-arteko akordioak mantentzen, Bera Berak Muga-arteko Txapelketa´ren edizio berri bat prestatuko du, Bidebietan, hilan bukaeran. Bertan parte hartuko duten taldeen erantzuna jaso bitartean, egunak zehaztu gabe daude, baina 20/21 edo 27/28 egunetan izan daiteke. Txapelketa jubenil eta kadete taldeentzat izango da eta txapelketa ofizialentzat prestakuntza bezala egokia izango da gure taldeentzat.
Atzo, eskubaloiko formazio arduradunak Anglet taldearekin elkarlaneko hitzarmena berritu zuten. Giro on batekin bi klubak elkarrekin hasitako lanaren poztasuna adierazi zuten, eta jokalari, teknikari eta epaileen formazioan aurrera egiteko hitza eman zuten. Gipuzkoako federakuntzak antolatzen dituen ikastaroetan, hitzaldietan, mahai-inguruetan...Anglet´eko arduradunak egongo dira, bere formazio maila hobetzeko ardura haundia erakutsi ondoren. Hurrengo asteetan bi klubeko taldeak zenbait txapelketa jokatuko dituzte muga bi aldeetan. ¡¡¡ ZORIONAK !!!
Denboraldi honetan 2. Nazionaleko zenbait jokalari larunbatak 6 ean hasiko den monitore ikastaroan egongo dira, klubeko talde desberdinak zuzentzeko prestakuntza osatzeko asmoarekin. Honekin formazio eta behe mailako taldeak bultzatu eta kirol mailan aurrera egiteko behar guztiei erantzuna eman nahi diegu.
Irailak formazio talde desberdinen itzulia suposatu du denboraldi berriaren prestakuntzarako. Kadeteak eta jubenilak entrenatzen hasi diren lehen taldeak izan dira eta hurrengo astean 2.Nazionalekoak hasiko dira. Talde desberdineko jokalariak oso ondo moldatzen ari dira kide berriekin eta giro ezin obearekin lanean hasi dira. Talde hauen arduradunak ere zenbait torneo prestatu dituzte jokalariak lehian hasteko asmoarekin, lehen bai lehen maila egokia hartu dezaten. ¡¡¡ ONGIETORRIAK !!!
Joan den aste buruan, Bizkaian, Selekzio autonomikoen Txapelketa ospatu da eta Gipuzkoa gizonezko kadete eta jubenil mailan garaile irten da. Emakumeetan, jubenilak garaipena lortu dute eta kadeteak berriz 2. postuan amaitu dute. Denboraldi honetan Gipuzkoak arrakasta haundia lortu du, Bizkaia anfitrioia hutsean utzirik. Gainera Gipuzkoak Bilboko udaletxeak emandako komunitate oberenari sari ospetsua lortu du. Bera Berak jubenil selekzioan Naiara Elgarresta zuen, eta batez ere Bizkaiaren aurka jokatutako finalean nabarmen izan zen, 10 gol lortu bait zituen, denboraldi amaieran bere taldearekin burutu duen lan ona baieztatzen. ZORIONAK !!!!!