Igandeak 23an 12,00tan Bidebietan Bera Bera eta Ereintza taldeen artean lehia haundiko partidu izan genuen. Hasieratik donostiakoak aldea hartzen joan ziren, Ereintza taldearen ezinaren aurrean. Atsedenera etxekoen aldeko 10-5 emaitzarekin iritsi ziren. Golegile haundiena Enara Martinez izan zen 6 golekin.
Larunbatak 22an 16,00tan Andoainen Bera Bera eta Leizaran taldeak aurka jokatu zuten. Partidu berdindu bat izan zen eta azkenean donostiakoak lehen zatian lortutako abantaila (7-11 amaiera arte manentzea lortu zuten. Goleagile haundiena Nahiara Elgarresta izan zen 11 golekin.
Azken orduan, Isabel Ortuño Elda Prestigioko jokalaria lesionatu ondoren, Patri Espainiako Selekziora deitua izan da Croaziako Munduko Txapelketan parte hartzera.
Larunbatak 15ean 16,15tan Zumarragan, kadeteak Urolaren aurka jokatu zuen bere ligako partidua, 11-20 emaitzarekin garaipena lortuaz. (atsedenean 6-11). Partidua erraza izan zen donostiakoentzat, espero zen bezala. Goleagile haundiena Enara Otero izan zen 8 golekin.
Larunbatak 15ean 20,00tan Bidebietan, jubenilak Ereintzaren aurka lehia haudiko partidu bat jokatzen zuten,eta etxeko taldeak ez zion aurkariari arnas hartzen utzi. Partidua bikaina eta joku oso onekoa izan zen eta entrenatzaileak ez oizko jokalariak kantxaratzeko aukera izan zuen. Atsedenera markagailuan 12-4 emaitzarekin heldu ziren. Goleagile haundiena Naihara Elgarresta izan zen 11 golekin.