Bera Berako taldeen aste buruko partidak jubenil, 2garren preferentea eta ohorezko mailakoan hauek dira:
Jubenila: EREINTZA - BERA BERA
larunbatak 22 - 17:30 etan – Errenteriako kirold.
2garren Preferentea: BERA BERA - VILLAMEDIANA (Logroño)
larunbatak 22 - 12:00etan - Manteo kiroldegian (Donostia)
O.M.: ITXAKO S.D. - AKABA BERA BERA
Larunbatak 22- 18:30etan – Lizarreria kirold. (Lizarra)
Zorte on denei
Infantil eta kadete mailak jadanik oporretan daude
Larunbatean Itxako eta Akaba Bera Beraren arteko norgehiagoka ikustea joan nahi duten zaletuentzat, autobusa jarriko da. Arratsaldeko 15:00etan Bidebieta auzoko Toki Alai tabernaren paretik aterako da. Izena eman behar da bulegoko telefonora deituz goizeko 9:00tik 13:00 bitarte, 943 45 81 66.
Munduko Eskubaloi Txapelketa amaitu berria da eta jadanik, ABF txapelketa hasteko prest dago. Larunbata honetan euskal derbia jokatuko da Akaba Bera Bera eta Lizarrako Itxako S.D.
artean. 18:30etan izango da bien arteko norgehiagoka Lizarrako kiroldegian.
Konpetiziorik gabeko bost aste hauen ondoren Akaba Bera Berak aste honetan normaltasuna berreskuratzea lortu du entrenamenduetan. Denbora luze honetan Tervel, Garmendia eta Pinedo jokalari garrantzitsu gabe entrenatzen egon behar izan du eta atzo arte ez dute taldeko disziplinan sartzerik izan. Beraz, larunbateko partidari aurre egiteko egun gutxi edukiko dute taldearen jokoari berriz moldatzeko. Dena den, bertan geratu direnak oso ondo aritu dira.
Eider Rubio, Veronica Valverde eta Libe Altuna lesioengatik zalantzak izango dira. Rubio eta Valverde orkatileko bihurdura dute eta artikulazioa zer edo zer handituta dute oraindik. Altuna berriz, belaunean min hartuta dago.
Bihar ostirala arratsaldeko 19:00etan, Akaba Bera Berak, bere prestakuntzari jarraituz Promociones Paraiso Castro Urdiales-en aurka lagunartekoa jokatuko du. Oraingo honetan Bilboko La Salle eskolan izango da norgehiagoka. Partida, klub honetako zuzendaritzak 70garren hamarkadan Bizkaian sortu zen lehenengo emakumezkoen taldeari egin nahi dien omenaldi ekitaldietan kokatzen du, besteen artean, Carmen Braun egungo Bizkaiko federazioko presidentea parte zelarik.
Akaba Bera Berak zenbait bajekin joango da, ezagunak direnez gain Tervel, Garmendia eta Pinedo, min hartuta daudenen zalantzak gehitzen dira Veronica Valverde eta Libe Altuna
Bihar abenduaren 6an, asteazkena, Akaba Bera Berak eta Barakaldkoko Baseti Zuazoren arteko norgehiagoka jokatuko da Euskadiko Kopako finalean. Partida eguerdiko 12:30etan izango da Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian.
Baseti Zuazo lehenengo mailako taldea da eta ligan hirugarren postuan kokatua dago. Hiru atzerritar ditu, lehenengo lerroan jokatzen duten Berar Dumitria errumaniarra eta Botica Snjezana kroaziarra eta Rebeca Sanchez pibotea Mar Alicantetik etorritakoa.
Akaba Bera Beraren aldetik bere internazional jokalaririk gabe joango da partidara: Rafhaelle Tervel frantziarra, Patri Pinedo eta Tati Garmendia euskaldunak, Frantzian ospatzen ari den Munduko Txapelketan baidaude. Esme Lopez normaltasunez ari da nahiz eta azkeneko unean baja eman zioten espainiako selekzioko medikuek. Bestalde, Veronica Valverde zalantza izango da asteleheneko saioan orkatila bihurritu baizuen.