Kanariarren ohiko pista zailak, eragotzi du Akabako jokalariek Koparako sailkatzearen baieztapenarako behar ziren bi punturekin etxera bueltatzea, kanariar uhartera egindako bidaian. Aurkarien atezainaren egundoko aktuazioari esker, partida etxekoen alde desorekatu zen. Norgehiagoka hasi bezain pronto, sei metrotik egindako lau geldiketak kanariarren kontraerasoak bultzatu zituen guztiak goletan bukatzeko. Horrela, lehenengo bost minutura markagailua bost eta bi etxekoen alde jarri zen.
Nahiz eta sei metroko aukera garbietara iritsi, donostiarrak zailtasun handiak topatu zituen Emina Krasnicren atea gainditzeko, egoera hau frogatzeko esan daiteke lehenengo zatian hogeitamar jaurtietatik hamar gol lortu ziren bakarrik, penaltiak aparte. Eta bigarren zatiko azken laurdenean hamaika jaurtiketatik bi gol besterik ez ziren lortu.
Orain, larunbatean jokatu behar den partida Almeriako Vicar Goyaren aurka, derrigorrezkoa da bi puntuak lortzea. Beraz, taldea jada lanean hasi da helburua betetzeko.
RoCasa: Krasnic, Borseth (5), Rogoz, Lipan (1), López (10, 4p), Marín (4), Grimholt (5) -hasierako zazpikoa-, Pulido, Suárez, Albaladejo, Rodríguez (1), Zurita, Melligen eta Dumpiérrez (1).
Akaba Bera Bera: Bouveret, Ziarsolo (2), Agirre (4), Tati Garmendia (6), Pinedo (1), Esme López, Rubio (1) -hasierako zazpikoa-, Aisa, Petrinja, Valverde (2), Tervel (2), Altuna, Puche (2) eta Sanromán(2).
Epaileak: Raluy y Sabroso (Canarias) kanpoaraketak Borseth, Krasnic, López y Suárez kanariarren aldetik eta Tati Garmendia, Agirre, Ziarsolo eta Esme López Akabaren aldetik
Markagailua bost minuturo: 5-2, 6-4, 7-9., 11-10, 13-11, 16-13 (atsedena), 17-14, 17-16, 19-18, 21-20, 22-21 eta 27-22 (amaiera)
Asteburu honetan bai juebenilak bai kadeteak Federazioko Txapelketa hastera doazte.
Jubenil multzoaren taldeak:
Escuela Hostelería Aiala “B” Zarautztarra
Pulpo K.E. Zumaiarra
Leizaran Pegamo Andoaindarra
Cometel Elgoibar
Bera Bera Donostiarra
Kadete multzoaren taldeak:
Ereintza Eskubaloia Errenteriarra
Pulpo K.E. Zumaiarra
Bergara K.E. Bergarara
Eguia Servi-Chap Donostiarra
Super Amara Bera Bera Donostiarra
Asteburu honetan Bera Berako talde guztiak dute partidak. Egunak eta orduak hauxek dira:
Infantilak: larunbatak 12, 13:30etan Lezon
Lezo Institutua – Super Amara Bera Bera
Kadeteak: igandeak 13, 10:30etan Bergaran
Bergara K.E. - Super Amara Bera Bera
Jubenilak: Larunbatak 12, 17:45tan Andoainen
Leizaran Pegamo – Bera Bera
2. Maila: igandeak 13, 10:30etan Bilbon
Kukullaga – Bera Bera
Ohorezko Maila: larunbatak 12, 18:30etan (bertako orduan) Las Palmas de Gran Canaria
Rocasa Remudas – Akaba Bera Bera
Asteburu honetan Akaba Bera Berak Las Palmas de Gran Canaria uhartera bidaiatu behar du BM Rocasa Remudasen aurka neurtzeko. Partida, Raluy eta Sabroso arbitratratuko dute hauek ere kanariarrak, arratsaldeko bertako 18:30etan izango da.
Garrantzi handiko partida bi taldearentzat Koparako leku bat ziurtatu gabe baitute oraindik biak, zeren eta lehenengo itzuliko zortzi aurrenak bakarrik lortzen dute parte hartzeko eskubidea. Akabak bostgarren postuan hamabi punturekin dago eta hiruko aldea bakarrik du kanariarrekin, hauek bederatzigarrenak kokatua daudelarik. Beraz, garrantzizkoa da Akabak bi puntuak etxera ekartzea.
Rocasa Remudas taldeak, ia-ia bere hasierako zazpikoa osatzen duten zazpi atzerritarrekin indartu da denboraldi honetan. Hauen artean, erdilaria zein alboko Kristian Borseth norvegiarra eta ezker egaleko Alina Marin errumaniarra nabarmentzen dira. Hala ere, orain arte eduki dituzten emaitzak ez datoz bat duten jokalarien mailarekin, azkeneko jardunaldian ezin izan baizuten gainditu Farho Gijonen aurkako berdinketa, nahiz eta taldea hau teorikoki maila gutxiagokoa izan.
Dena den, Akaba Bera Berako jokalariak ez dira joango gehiegizko konfiantzarekin jakinda bi puntuak bi taldeentzako ezinbestekoak direla. Partida honetarako donostiarrak jokalari guztiak ditu prest.
Europako Txapelketa
Bestalde, igande honetan azkenean, klubak jakingo du zenen kontra jokatu beharko du Errekopako Txapelketako final zortzirenetako hurrengo kanporaketan. Txapeldunen Ligako hirugarren fasea bukatzen da, non, C multzoko hirugarren sailkatua izango du aurkari. Aukerak FTC Budapest hungariarra eta montenegroko Buducnost artean dago (Akabako Natasa Krnic talde ohia).
Ostiralean, gaueko zortziretan Buducnost eta Olchim Valcea errumaniarra aurrez aurre jokatzen dute Montenegroko hiriburuan, Podgorica, azken honek sailkepenaren lehen kokatua dagoenez ez ditu puntuak behar. Buducnost taldeak irabaziz gero hau izango da Akabaren aurkaria. Aldiz, galduz gero, igandean Danimarka herrialdean jokatzen den Viborg daniarra eta FTC Budapesten arteko norgehiagokoaren emaitzari itxaron beharko da.
Hasi den urte berri honetan, Errenteriako Ereintza Elkarteak bere 50. urteurrena betetzen du eta ospakizunen barruan Akaba Bera Bera eta S.D. Itxakoren arteko lagunarteko partida jokatuko da. Ekitaldi honetan, emakumezkoen eskubaloiari omenaldia egingo zaio eta bereziki Ereintzan eskubaloian hasitako lehen emakumeen. Lehen talde hauetan Akaba Bera Berako egungo teknikariak bertan eman zituzten lehenengo urratsak, beraz, ospakizun hunkigarria izango da baita ere Reyes Carrere, Ana Carrere eta Amaia Ramirezentzat.
Partida bihar ostirala arratsaldeko 19:30etan Errenteriako kiroldegian izango da.