Bere zazpigarren garaipen jarraian (Kopan lortutako hiruak barne) bilatuko du Akaba Bera Berak bisita emango dion Alcobendasen kontra. Talde madrildarrak ia ziurtaturik dauka ligan mantentzea, sailkapenean hamargarrena izanez, eta ABF txapelketan berriak diren hiru taldeen artean onena izanda.
Lehengo jardunaldian gertatu zen bezala, etxekoa izango da Akaba Bera Bera taldea aste honetan, arratsaldeko 7etatik aurrera Bidebietan izango den partidan. Reyes Karrerenek garaipen berri bat lortzeko borrokatu egingo dute, eta horrela hurbilago izango dute denboraldi hasieran ligarako proposatu zuten helburua, azken urteotan ohizko izan den bostgarren postua gainditzea.
Hori lortzeko, entrenatzaile errenteriarrak jokalari guztiak prest izango ditu, eta horretaz gain espero sasoi eta emaitza momentu ezinhobea aprobetxatzea, eta horrela arerioa gainditzea.
Nahiz eta sailkapenean diferentzi nabarmen egon, egun hamasei puntu dira bi taldeen artean, partida erakargarria izango da, Luis Carlos Torrescusaren taldeak denboraldi txukuna betetzen ari delako, talde gazte eta borrokatzaile osatuta, eta gola egiteko erreztasun duen Sonja Basic-ekin, Mirko Basic ezinbesteko atezain kroaziarraren alaba.
Joaneko partidan donostiarrek 26 eta 31 irabazi egin zuten, berria den talde baten hutsuneak aprobetxatyz, eta defentsa oso gogor bat jasota, epaileek baimendututa, noski. Akaba zaleek aukera ezin hobea izango dute larunbat honetan beste behin bere jokalaririk mamitsuena txalotzeko, Tati Garmendiak joan den asteazkenean Erregeengandik jaso bait zuen Kirol Merituari brontzezko domina, euskal nesken eskubaloi lehenbiziko jokalaririk izanez.
ABF ligako hogeitabigarren jardunaldiari dagokion partida hau Leiva Romero eta Moreno Maneiro epaile kataluniarrek zuzenduta izango da.
Lehenengo itzulian jasotako porrotaren mendekua hartu egin du Akaba Bera Berak eta Leongo Molly Cleba gainditu du 32 eta 24, eta Erregina Kopan izandako emaitza ezinhobeei jarraipena eman dio talde donostiarrak.
Partida aurretiko minutuetan Monovaren lortutako titulua eskeini zion taldeak zalegoari, eta klubeko sari bat jaso zuten omenaldi hunkigarri batean, Esme López kapitainak ikurra erakutsi zuen txalo artean.
Partidaren hasieran bi taldeek zer nolako jokua izango zutela azaldu zuten, antzeko joku dinamiko eta kontraerasokoa azalduz, lan fisiko nabarmenekoa. Lehenbiziko minutuetan Molly Clebak 2-4 abantaila hartu zuen, baina berehala Akabak bertan behera utzi zuen diferentzia, eta 10. minutuan emaitza 4nakoa zen. Hortik aurrera, eta defentsa sendotu ondoren, lan taktikoa ona izan zen, eta gola lortzeko erreztasuna azaldu zuen Bera Berak, 9 eta 6 aurretik kokatuz. Momentu horretan Akaban izandako Natasha Krnic-ek ondo aritu zen jaurtiketetan eta 9na izan zen markagailuan.
Berdinketa hori partidako azkenekoa izango zen, gipuzkoarren erritmoa jasanezina izan zelako kanpokoentzako, eta atsedenaldian emaitza 16-11koa izan zen, donostiarren abantailarik inportanteena.
Bigarren zatian Diego Sotoren taldeak erreakzioa izan zuen, eta 22 eta 19ra kokatu zen, gainera Tervel kanporatua izan zen momentuan. Baina, momentu zail horietan gol bat lortu zuen Akabak bat gutxiagokin eta berehala Arias kanporatua izan zen eta, berarekin batera, Diego Soto prestatzailea protestaka aritzeagatik. Ondo aprobetxatu egin zuen Bera Berak egoera hori, eta partida bukatzeko 8 minutu falta zirela, amaitutzat eman zuen partida, 6-0eko partziala egin ondoren.
Ondo aritu zen Matxalen Ziarsolo lerroen arteko jokoan, Eider Rubio baloi gabeko jokoari etekina ateratzen, eta Pinedo eta Lopezen kontraerasoak, bukaerako 32-24koa lortu arte.
Garaipen honekin laugarren postuan sendo agertzen da Akaba Bera Bera, Mar Alicanterekin puntuetan berdindurik, eta Parc Sagunteko hiru puntutara.
Hurrengo larunbatean, Apirilak 25, arratsaldeko 7etan, berriro ere etxean izango du ABF ligako partida talde donostiarrak, Alcobendasen kontra, estreineko denboraldian emaitza politak lortzen ari den taldea. Ez du partidarik galdu egin behar ligan geratzen diren 5 partidetan laugarren postua mantentzeko eta, bitartean, Parc Sagunt taldearen porrot baten zai egongo da hirugarren postua lortu ahal izateko, eta behingoz azken urteotako 5. postua ahaztea.
Gaur Kirol eta Kanpo Ekintzako Diputatuak, Iñaki Galdosek, Aldundiko egoitzan harrera emango dio Akaba Bera Bera taldeari gaur goizean, 12tan, Iñaki Ugarteburu Kirol Zuzendariaz lagunduta. Hori dela medio ohartarazi nahi dute joan den Apirilak 5ean, Monovarren (Alacant) XXX Erregina Kopan lortutako tituluaren garrantzia.
Honela saritu nahi du Foru Aldundiak talde honek egindako lana, Gipuzkoan arrakastatsuena, eta azken hiru urteotan hiruna titulu lortu dituela. Horregatik gero eta sarriago izaten dira halako ekintzak, berri pozgarria Bera Bera klubarako.
Jokalari eta teknikari guztiak, Fernando Díez presidentearekin batera, ekitaldi honetan izango dira, Diputatuari titulua emateko, eta proiektu profesional eta emaitz oneko honen fruitua zatitzeko, beharrezkoa izaten bait da Foru Aldundiko laguntza aurrera eramateko.
Defentsa ikaragarriak, eta Johanna Bouveret atezainaren lan ezinhobeak eman dio Akaba Bera Berari bere bigarren Erregina Kopa Monovaren (Alacant) Prosolia Gaviota Eldari 25 eta 19 irabazi ondoren
Benetan ondo aritzen dira donostiarrak halako txapelketetan, azken lau urteotan Erregina Kopako finalan izan bait dira, 2007an eta 2009an tituluak lortuz. Titulu berri honekin nabarmen da kluba honek izandako gorakada, Espainiako nesken eskubaloian onenen artean kokatuz..
Poza zabaldu zen taldean bukatzeko seinalea entzuterakoan, eta han zegoen hogeina zaletuekin ospatu zuten txapelketa, azalduz Kopan talderik indartsuena izan dela, laguntasun, seriotasun eta emaitzak azalduz.
Horren proba izan da gaurko finala, ABF ligako bigarrena, Elda, gainditu baitutelako nabarmen hobea izanez. Lehenbiziko minutuetan bi taldeek bestea ezagutuz eman zituzten. Elda aldetik Soit eta Tivadar errumaniarrak ondo aritu ziren kanpotik, eta Asensio pibotearekin konbinaketak sortuz. Akaba Bera Beran, ordea, bere ohizko kontraerasorako jokoan oso ondo aritu zen Matxalen Ziarsolo, lehenbiziko aukerak gol bihurtu zituela.
Hogeigarren minutura arte berdintasuna izan zen nagusi, nahiz eta alacantekoek abantaila txikiak izan. Baina Akaba Bera Berako defentsa sendoa zen hegaletan eta zentroan, eta lateraletan oso ondo aritu zen kanpoko jaurtiketak egiten ez uzten. Gainera, Bouveret atezainaren lana oso ona izan zen.
Partida 9-6ko kontra zegoenean, Reyes Karrerek hutsartea eskatu zuen, eta 5-0 goleko partziala lortu izan zuen. Horrela, atsedenaldian donostiarrek 10 eta 14ko abantaila lortu zuten.
Bigarren zatian izugarri ondo aritu zen defentsan Bera Bera, eta nahiz eta Elda diferentzia murrizten saiatu, ezinezkoa sortu zen. Bigarren zatiko erdian momentu zailenak pasa zuen Bera Berak, bitan bi minutu egon zen bi jokalari gutxiagokin, zigortuta izan zirelako epailengatik. Nahiz eta bi goletara jarri, berriro topo egin zuten Boxenek Bouveretekin.
Azken minutuetan bi lerroen artean konbinaketak ezinhobeak izan ziren, et ahorren ondorioz Amelie Goudjo 4 gol sartu zituen, partida amaitutzat emateko.
Arrakasta sinesgaitza izan da Erregina Kopa hau Akaba Bera Berarentzat, eta adierazi du lan ikaragarria egiten ari dela talde donostiarrak, aurten txapeldunordea izan dela ABF Kopan, eta orain ligan laugarrena dela, hirugarren postua hiru puntutara daukala. Titulu honekin Bera Berak hurrengo urtean Europako Errekopan parte hartzeko txartela lortu egin du.