Pasaian hasi zen jolasten, 9 urte besterik ez zituenean, eta
Bidebietara 11 urterekin iritsi zen. Orain, 25 urte eskubaloian pasa
ondoren, eta 34 urte bete dituenean, bere kirolari lana einhobea
amaitutzat emanda. Beti izan da Bidebieta auzoko taldean. Kirolari
profesional hederá, leiala eta klubaren oso lotua, bere kamisetakin,
eta klubak ordezkatzen duenarekin.
Oso jokalari trebea, kalitate izugarrikoa, taktitkoki oso azkarra, eta
lehiatzeko beti prest, horregatik errepikatuko ez den jokalari bat
da.
Momentu ederrak izan ditu bere kirol bizitzan, Erregina kopak,
Superkopa, Europako finalerdiak lortuz, baina lesioak ere izan ditu,
eta larriak, baina bere indarra, eta iraunkortasunari ezker sinesgaitza
izan den moduan gainditu egin ditu zauri guztiak.
Taldearen alde ahalegin guztiak egin ditu, eta beti lanerako prest.
Talde honetarako den dena eman du, askotan bere osasuna
arriskuan jarriz ere, adibidez 14 aste pasa zituenean haurdun, eta
ezinezkoa zen kantxatik atera.
Bitxikeri guzti hauetaz aparte, bere kalitatea
ezaguna bihurtu zen, eta Gazte mailatik
aurrera internazionala izan da, 110 aldiz izan
da Espainako selekzioan. Horien artean,
destakatzeko modukoa izan da Atenas 2004 Joko
Olinpikoetan izan zela, kirolari batentzako
esperientzi ahaztezina dela.
Orain Esmek taldea utziko du, baina
seguru eskubaloian eta bere bizitzako
kluban jarraituko duela.
Akaba Bera Bera taldeko zaletu guztiek prest izango dute taldearen informazioa, nobedadeak, bideo eta argazkiak bere orrian. Horretarako bilatu Akaba Bera Beraren perfila eta laguna izateko eskaera egin, eta informazio guzti hori zure eskuan izango duzu.
Nahiz eta ligako laugarren jardunaldia besterik ez izan, Pitiu Rochelen bihar izango den partida, arratsadeko 7etatik aurrera, Mar Alicante eta Akaba Bera Bera taldeentzako benetan garrantzi handikoa izango da, ez dutelako nahi izango ligako lidergoan diren Itxako eta Elda taldeetatik urruti geratzea.
Donostiarrek, pasa den astelehenean ligako txapeldunaren kontra galdu egin zuten, eta sensazio onak berreskuratu nahi ditu, hurrengo jardunaldietan bi partida jarraiturik izango dutelako Alacanten, Mar Alicante eta Elche Mustang izango dutelako aurrez aurre, EHF Kopan izango diren bi taldeak.
Reyes Karreren taldeak izango duen zailtasun nagusiena Raph Tervelen lesioa izango da., pasa den astelehenean jadanik ezin izan zuela jokatu, bere selekzioarekin World Cupen izandako bizkietako giharran lesioagatik.
Selekzio frantziarraren kapitainak behartuko du Reyes Karrere irtenbideak bilatzera, eta horien artean ziruaski Olasagasti defentsan, eta Herrero erasoan gazteek aukera izango dute minutuak izateko.
Alcanteko taldeak benetan arerio zaila da, baina iaz bitan irabazi egin zion Akaba Bera Berak, eta bitan gol bakar batengatik. Gainera, bi partidak berdintsuak izan ziren, garaipena lortzeko donostiarrek zazpi goleko diferentzia gainditu behar izan zutelako.
Goi taldeen artean gehien fitxatu duena izan da Esteban Roigen taldea. Tadean Bea Fernández eta Isabel Ortuño jaurtitzaileek jarraitzen dute, eta beraiekin hegaleko internazionala Carmen Martín. Eta aurten iritsi dira Nuria Benzal zentral internazionala, Cristina Maestro atezaina, defentsan gogorrak diren Dara Carvalho eta Vero Verdú, eta Bea Morales hegaleko trebea.
Dena den, eta taldea izarrez beteta izan arren, Mar Alicantek ez du hasiera ona izan ligan, nahiz eta Vicar Goyaren kontra garaipen erraza izan, gero bi porrot jarraiturik izan ditu Itxako eta Elcheren kontra. Horregatik, Akaba Bera Berak garaipena lortzekotan, ligako titulutik urruti geratuko zen talde alacantarra, liga hasi besterik egin ez duenean.
Partida hau Jesús eta Jorge Escudero Santiuste epaile kantabriarrek zuzenduko dute.
Hurrengo Urriaren 17an, 2010ko Europako Txapelketako sailkapenerako izango den liga etena aprobetxatuz, Mundakan (Bizkaia) izango dira Euskadiko Kopako emakumezko eskubaloiko finalerdiak, eta Akaba Bera Berak Lehenengo Mailako Zarautzen kontra jokatuko du berea.Finalan Kukullaga eta Zuazo izango dira aurrez aurre, eta hurrengo egunean, Urriaren 18an, izango da finala.
Nesken Euskadiko Kopak formato berria izango du aurten, perstigio gehiago jabetzeko, eta asteburu berean zentralizatuta ikusleek bi finalerdiak ikusi ahal izateko, eta hurrengo egunean, leku berean, finala. Gainera, edizio honetan ziurtatuta dago finalan talde bizkaitar eta gipuzkoar bana izango dela, finalerdietan bi gipuzkoarrak eta bi bizkaitarrak izango direlako aurrez aurre.
Faboritoa da Akaba Bera Bera titulua lortzeko, jokatu den guztietan irabazi egin duelako. Gainera, bestelako taldeak Lehenengo Mailakoak izateaz aparte, taldean ia jokalari guztiak izango dira, Jorge Dueñasek ez du Akaba Bera Berako inor deitu Europako Txapelketarako sailkapeneko lehenbiziko partidetarako.
Ligako hirugarren partidara Akaba Bera Bera eta Itxako iritsi dira partidarik galdu gabe, eta titulua lortzeko hautagai izan nahi dute hasieratik.
Ateleheneko arratsaldeko 7:30izango da partida, bi klubek hala erabaki dutelako Tervel eta Goudjo, Akaba Bera Berako jokalariak, World Cup jokatzen bait dira Frantziako selekzioarekin.
Interesgarria izaten ari da ABF ligako hasiera, Akaba Bera Bera, Elda eta Itxako badira partidarik galdu ez duten bakarrak, eta berriro ere izango dira aurrez aurre donostiarrak eta nafartarrak, duela hiru aste bazuten jokatu partida ofiziala, denboraldiko lehenengo titulua, Superkopa, Itxakok irabazi egin zuela gol bakar batengatik.
Klasikoa bihurtu da partida hau ligan. Bien arteko norgehiagokak biziak izan dira beti, emaitza asmaezina, eta inork baino hobeto ezagutzen dute elkar.
Nafartarrak, liga eta EHFko txapeldunak, gipuzkoarren kontra, Kopako txapeldunen kontra, eta Itxakoren areriorik finena lehiaketa horretan. Kirol mendekuaren gura Akaba Bera Beran etxean Superkopa galdu ondoren, eta azkenean ligarako burrukan sartzeko asmoz, eta ligan lortutako azkeneko garaipena Reyes Karreren taldeari gogoak emango dizkio.
Bestalde, Itxako momentu onean dago, Mar Alicante, ligarako beste arerioren kontra irabazi ondoren, eta titulu gehiago lortzeko gose. Aurten ligari, Kopari eta Txapeldunen ligari ekingo diote.
Partida honetarako Akaba Bera Berakin berriro izango dira fitxaketa atzerritarrak, Punko ahizpak eta Ana Krizanac atezaina, betirako tramite administratiboak soluzionaturik, eta astean zehar entrenamenduetan ageri dira. Dena dela, ezin izan dute taldearekin lan egin Tervel eta Goudjo frantzesak, bere selekzioarekin direla World Cup jokatzen, baina ligako partidarako iritsiko direla.