Bera Beraren bost jokalari Gipuzkoako jubenil Selekzioak igandean Usurbilen antolatu duen entrenamenduan parte hartzeko deituak izan dira. Oiardo kiroldegian izango da goizeko 9:00etan. Hauek dira protagonisten izenak: Izure Andres, Uxue Ezkurdia, Olatz Ramón, Nora Azurmendi eta Maria Acuña. Aukera honetaz gozatzera neskak!
Aste Santuko oporren ondoren, Bera Beraren harrobiko talde batzuk konpetiziora bueltatuko dira asteburu honetan. Lehen fasean txapeldun izan ziren kadete eta jubenilek fase berri bati ekingo diote, kasu honetan Gipuzkoako Kopa.
Larunbatean 10:00an Egian, Egia-Bera Berako jubenilek Pulpo jasoko dute Gipuzkoako Kopari hasiera emateko. Txapelketa ligaxka formatuan jokatuko da, bi multzotan bereiztuta. Larunbat arratsaldean bestalde, konpetizio formatu berarekin baina hiru multzotan bereiztuak, Bera Beraren kadeteek egingo dute debuta. Partidua Bidebietan ospatuko da 16:00etan eta Aloña Mendi A izango da arerioa.
Bera Beraren hiru jokalari Usurbilen hitzordua dute hurrengo igandean, Gipuzkoako kadete Selekzioak egin behar duen entrenamenduan parte hartzeko. Maitane Etxeberria, Anne Valle eta Lide Lucas dira jokalari horiek. Igandean, maiatzak 1, 10:15etan Oiardo kiroldegian egon behar dira. Iraupena 10:30etatik 12:30tara izango da. Zorionak eta ondo pasatzera neskak!
Gure kapitaina den Zulai Agirre Espainiako Selekzioarekin arituko da Alemanian ospatuko den VI Nazio Txapelketa Internazionalean. Zulaiz gain, selekzioarekin egongo da baita ere, ohitura den moduan, gure jokalaria den Bea Fernandez.
Biak gaur 14:00etan Guadalajaran egongo dira kontzentrazioa egiteko. Asteazkeneak, hilak 20, Alemaniara egingo dute hegan Madridetik, eta itzulera apirilaren 25ean izango da, astelehena.
Bera Bera eskubaloi taldetik Zulai zoriondu nahi dugu bere deialdiagatik, eta nola ez, baita Bea Fernandez ere, selekzioarekin partidu pila daramatzana. Biei zorte on!
Datorkigun asteburuan gure harrobiko talde batek bakarrik izango du partidua. Bera Bera B izango da, infantil mailan, larunbatean 10:30etan Aiala Aren kontra jokatuko duena Bidebietan. Gure neskek hainbat berdinketa lortu dituzte Gipuzkoako Txapelketan, eta horregatik oraingoan garaipena lortzen saiatuko dira bigarren sailkatuaren aurka.