Bera Bera Eskubaloiak ez du espekulaziorik nahi izan igo berri den Kukullaga-Etxebarri aurrean eta hasiera hasieratik arerioari erakutsi die nagusitasuna defentsan bizkaitarren lehenengo lerroari presio latza eginez.
Izan ere, Reyes Carrerek Euskadi Kopako finalean 6-0 defentsa aldatu eta 5-1 ezarri zuenenan, Eli Pinedo aurrean ipinita, gauzak aldatu ziren eta Bidebietan gauza bera gertatu zen, hau da, 4-0 partziala hasi eta berehala, 10-6 eta 15-8 atsedenaldian.
Bigarren zatian, Bera Bera Eskubaloiko entranatzailea 6-0 ohiko defentsara bueltatu da eta jokalari guztien artean minutuak banatu ditu, horien artean, Nagore Arizaga gaztea eta Antonella Menak eta Yamiley Rodriguezek debuta egin dute, honek oso fin ibili den Darlyri atsedena emanez, alegia.
Oso hasiera eman dio beraz Bera Berak, jokalariak oso motibaturik irten dira erakargarria izango den ligako lehenengo partida lehenbailehen erabakitzeko.
Bera Bera 39 – Kukullaga 19
Bera Bera (15 + 8): Zoqbi eta Rodríguez, Altuna (1), Punko (6), Rubio (6), Cuña (1), Carvalho (3), Pinedo (6), Berta (6), Campa, Bea Fernández (4), Ziarsolo (5), Mena (1) eta Arizaga
Kukullaga (24 + 11): Azaola, Aisa (2), Rodríguez (2), Goretti, Bayón, Etxabe (1), Mujika (1), Belloso (2), Azkona (3), Castaños (5), Olga (1), Mariya (2)
Epaileak: Barrena y García (Euskadi)
Partzialak: 4-1, 6-2, 9-4, 9-6, 13-7, 15-8; 17-10, 23-12, 28-12, 31-13, 35-16-39-19
Bera Berak bihar larunbata, irailak 10, 2011-2012 denboraldiari hasiera emango dio Bidebieta Kiroldegian, arratsaldeko 7etatik aurrera, Kukullaga-Etxebarri bizkaitar taldearen aurkako partidan.
Bera Bera Eskubaloiak ilusioz ekingo dio denboraldiari EHF Europako Kopara itzuliko den urtean.
Horretarako, aurtengoa osatzeko Bera Berak iazko taldea mantendu egin du, hau da, Rubio eta Cuña zentralak, Punko, Bea Fernandez eta Campa hegalean; Ziarsolo, Altuna eta Berta, alboetan eta Dara Carvalho pibotean. Bigarren urtean Nagore Arizagak minutu gehiago izango ditu eta taldera etorri dira Darly Zoqbi eta Yamiley Rodriguez atezainak, Eli Pinedo ezker alboan eta Antonella Mena argentinarra pibotean. Taldea Alba Menendez osatzen du, 10 hilabeteko lesio larri baten ostean entrenatzen hasi dena.
Biharko norgehiagokan Ohorezko Mailara igo berri den Kukullaga-Etxebarri talde bizkaitarra izango du aurrean, pasa den igandeko Euskadi Kopako finala kostata irabazi zuen arerioa, hain zuzen.
Arratsaldeko 7etan hasiko da gaur Miramar Jauregian Bera Bera Eskubaloiko Ohorezko mailako taldea aurkezteko prestatu den ekitaldia.
Bera Bera Eskubaloiak aurtengo helburuen berri emango du bertan, datorren larunbatean Bidebieta kiroldegian 2011-2012 hasiko den deboraldiari aurre egiteko.
Bera Berak iazko jokalariekin osatu du aurtengo taldea. Horrez gain, Darly Zoqbi atezaina eta Eli Pinedo itzuli dira Bidebietara eta Yamiley Rodriguez atezain kanariarra eta Antonella Mena pibote argentinarra fitxatu du. Osagai hauekin Reyes Carrerek zuzentzen duen taldeak ligari, kopari eta Europako EHF kopari ekingo dio aurten.
Gaur arratsaldean Miramar Jauregian burutu den ekitaldian, Bera Bera Eskubaloiak Ohorezko Mailako taldea aurkeztu du, 2011-2012 denboraldiari aurre egingo diona “helburu nagusiekin” Amaia Ramirez presidentearen esanetan.
Bera Bera Eskubaloiak banan banan aurkeztu ditu lehenengo taldea osatzen duten jokalariak, iazko multzoan oinarritu den taldea eta fitxaketa berriekin: Darly Zoqbi, Yameley Rodríguez, Eli Pinedo eta Antonella Mena maila hobetzea asmo duena.
Bera Bera klubeko eskubaloi ataleko presidenteak “erronka, ilusioa eta konpromisoa” aipatu ditu. “Hasteko, taldeko azpiegitura sendotu eta Verónica Valverderen eskutik harrobia zaintzeko egindako apustua” azpimarratu du, ostean, kirol erronka “hiru konpetizioei helburu nagusiekin helduko diegulako” eta azkenik, gogoeta bat egin du Amaia Ramirezek “eskubaloiaren eta emakumeezkoen kirolaren erreferenteak garelakoan, gure konpromisoa da baloreak zabaltzea eta erronka soziala berrestea”.
Bestalde, Matxalen Ziarsolo kapintainak aitortu du “Europako txapelketak motibatzen gaitu” eta “denboraldi honetan sutsu lan egingo dugula” hitzeman du. Reyes Carrere entrenatzaileak eskubaloia, sistemak, zenbakiak, konpetizioa eta taldea izan ditu hizpide baloia ardatz hartuta. Azkenik, Bera Bera klubeko presidente Fernando Diez Mintegik emakumeezkoen kirolarako “oihartzun handiago” eskatu du eta eskertu die “instituzioei emandako laguntza”.
Zentzu honetan, Donostiako kirol patronatoko ordezkari Leire Landak; BAT Basque Team fundazioko gerente Ignacio Garcia; Donostiako Berdintasuneko zinegotzi Naiara Sampedro eta Kultura, Gazteria eta Kiroleko foru diputatu Ikerne Badiolak aitortu diote Bera Berari egiten duen lana eta berretsi dute taldeekiko konpromisoa.
Bidebieta kiroldegian entrenamenduekin hasi da Bera Bera Eskubaloiko infantil taldea, 16 jokalariekin arituko dena. Aurten Maria Garcia jokalariak zuzenduko du taldea, Egia Eskubaloian jokatuko duena filiala izateko hitzarmena sinatu esker.
Iazko hiru jokalari, Bera Berako eskolatik etorritako beste hiru eta gainontzekoa jokalari berriekin osatu dute aurten infantil taldea. Hemendik zorterik onena opa diegu eta eskubaloiarekin goza dezatela. Gora Bera Bera!!