Lehenengo eguna iritsi da. Partida jokatuko den pistan goizean egindako entrenaldi ostean Bera Bera Eskubaloia 18,30etan zain geldituko da aurten Galizan ospatuko den Kopako XXXIV edizioko final-laurdenak.
Aurkaria ezaguna da, Zuazo Barakaldo (Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo, galizarrak). Bera Berak hiru aldiz izan ditu aurrez aurre bizkaitarrak baina oso egoera ezberdinetan. Bidebietan aurredenboraldian, Serbiako Eurokopak eragindako etenaldian Oñatin jokaturiko lagunartekoan eta ligako lehenengo partida izan da aurten. Guztietan Bera Bera garaile irten da, halere, ligako norgehiagokan gehiago kostatu zitzaien donostiarrei.
Partida horretan Ana Temprano atezaina, Tania Yañez hegala –ligako golegile nagusiena- eta Ainhoa Hernández piboteak egindako lana azpimarragarriena izan zen.
Bera Bera defentsan sendo aritzea saiatuko da eta kontraerasoak gauzatzeko aukerak aprobetxatu, horrez gain, partidari erritmo altua jarriko dio.
Ordu berean A Guardan Mecalia Atlético Guardés eta Helvetia Alcobendas aurrez aurre izango dira. Zuazo gaindintuz gero, Bera Bera gaueko 10ak pasatu ezagutuko du aurkaria, bertako BM Porriño ala Elche Mustang. A Guarda Kukullaga Etxebarri eta Rocasa taldeak final-laurdenak osatuko dituzte.
Kopa lehiaketa ezberdina dela jakina da. Sensazioak eta itxaropenak nahasten direla ere bai. Hasieratik talde bati gauzak ondo ateratzen zaizkiola eta besteak, presioak gainditzen duela askotan ematen da horrelakoetan.
Bera Berak Porriñora egin du bidaia beste paper batekin. Askotan ezer galtzeko ez duen talde gisa aurkeztu dira Kopan donostiarrak orain, aldiz, ligan lider egonik faboritoen zama daramate. Eta partida asko bihurritu da, gehiegi, luzapeneko aurreneko minutuan baino ez baita jarri aurretik Bera Bera.
Zuazok argi zuen zer nolako erasoa gauzatu behar zuen eta bestetik, donostiarren kontraeraso oztopatzea zen ideia. Penaltiak eta kanporatzeak bitartez –lau lehenengo zatian- Zuazo aurretik mantendu da. Bera Berak berdinketak lortu ditu Pinedo, Alba Menéndez eta Elorzaren bitartez. Baina bizkaitarrek berdin jarraitzen zuten eta Ana Temprano atezaina Bidebietan urtarrilean bezain fin. Gainera, zelai erdira makina bat aldiz atera da baloiak moztea eta ondo irten zaio.
Zuazo 9-13 joan egin da markagaileuak atsedenaldirako hiru minutu falta zirela baina Elorza eta Pinedo –gaur portzeintai eskasekin- aldea murriztu dute (11-13).
Bigarren zatiaren hasieran, Bera Berak baloi ugari izan ditu berdinketa lortzeko, Zuazok aprobetxatu dituenak (12-16). Eider Rubio bolada txarrari amaiera jarri dio eta 14-17 jarri du (45. Min). Zoqbi partidan sartu da eta bizkaitarren erasoak sufritu du hortik aurrera. Halere, Ana Temprano bikain zebilen. Nuñez kanporatu dute eta Zuazok arnasa hartu du 17-19 baina kanariarren gol batek eta Matxalen Ziarsoloren beste bi –aurrenekoak partida- berdinketa eman dute. Bera Berak azken baloia izan du baina jokaldia ez da ondo irten.
Halere, luzapena donostiarren alde abiatu da. Zuazok hiru gol sartu ditu azkeneko 15 minutuetan eta gol bakarra, penaltiz, gauzatu du luzapenean. Bera Berak okerrena igarota, lasaiago jokatu du eta lortu duen aldeak ez du zerikusirik partidan bizi denarekin.
Orain BM Porriño edo Elche Mustang izango du aurrean larunbatean.
Fitxa: Bera Bera 25, Zuazo Barakaldo 21
Bera Bera 25 (11+9+5): Zoqbi, Castro (1), Elorza (2), Arizaga (1), Menéndez (1), Núñez (3) eta Pinedo (8) –titularra- Ziarsolo (4), Altuna (1), Rubio (4), Ederra (1), Dunay eta Yamiley (o.a.).
Zuazo Barakaldo 21 (13+7+1): Temprano, Álvarez (1) , Gil, Sagasti, Ahedo (3), Yañez (8), Galarza (1), Bonilla (2), Belloso (3), Botica, Hernández (3) eta Aldekoa.
Epaileak: Sergio Rodríguez eta Andrés Rosendo (Galiza)
Kanporatuak: Pinedo, Castro, Núñez (2)eta Elorza Bera Beratik eta Botica Zuazotik
Partzialak: 1-2, 2-4, 5-6, 7-8, 9-10, 11-13 –atsedenaldian- 12-13, 13-16, 14-17, 14-18, 7-19, 20-20 –luzapena - 22-21 eta 25-21.
Senior mailako taldeak Usurbilen emango dio hasiera igoera faseari. Bertan Atez Ate taldea izango du zain Egia Bera Berak, larunbatean 19etan. Usurbiltarrak eta donostiarrak bigarren multzoan daude Kukullaga Etxebarri eta Gasteizko IES Contrucción taldeekin batera.
Euskal liga, larunbatean Bidebietan. Bera Bera Egia kadete taldeak Usurbil hartuko du 16etan eta jubenil taldeak Kukullaga izango du aurrean 18etan.
Kadete mailako beste taldea larunbatean 10,45etan arituko da Andoaingo Alluralde kiroldegian CDB Leizaranen aurka.
Azkenik, Bera Bera Egia Infantil Bii taldeak Oñatira egingo du bidaia Aloña Mendi D taldearen aurka jokatzeko, larunbatean 12,15etan. Eta igandean Bera Bera Egia Infantil Bat taldearen txanda izango da, 12etan Bidebietan Ereintza Aguaplast taldea hartuko du.
Iaz Altean zerrenda buru izan bazen ere, aurten Bera Bera Eskubaloiak aurreneko aldiz Ligako líder moduan aurkeztuko da Kopan. Hogeigarren aldiz izango da Bera Bera kopan, 1992tik ez du huts egin eta birritan eskuratu du txapela (2007 eta 2009an). Horregatik, donostiarrak trebeak dira faboritoak gainditzen eta finaletara iristen aukera gutxi izan arren.
Hori dela eta, aurten rola ezberdina bete behar dutela onartu du gaur Bidebietatik Porriño bidean atera den taldeak. Bera Berak Porriñon bertan igaroko du txapelketa guztia, bertakoak, Zuazo Barakaldo eta Elche-Mustang taldeak bezala. Mecalia Atlético Guardés, Alcobendas, Kukullaga eta Rocasa, berriz, final-laurdenak A Guardan jokatuko dituzte.
Horrela, Bera Bera Zuazoren aurka arituko da bihar 18,30etan. Ordu berean, A Guardan, Mecalia Atlético Guardések Helvetia Alcobenas hartuko du eta 20,30etatik aurrera Elche Mustang vs Bm Porriño eta Kukullaga Etxebarri vs Rocasa. Bera Berak Zuazo gaindituz gero larunbatean Porriño vs Elche Mustang partidaren irabazlea izango du aurrean.
Gaurko eguna Autobuses Davidekin igaro du Bera Berak. Bihar 10etatik 11ak bitartean entrenaldia burutuko du arratsaldeko partida ondo prestatzeko.
Aurreneko 19 edizioetan Bera Berak 13 aldiz iritsi da final erdietara eta zazpi final jokatu ditu. Matxalen Ziarsolo da egungo plantillatik azkeneko bost finaletean egon den jokalari bakarra. Horrez gain, Darly Zoqbi eta Libe Altuna Leonen izan ziren 2006an, zarauztarra Eider Rubiorekin batera Lizarran izan ziren 2008an eta hurrengo urtean Monovarren garaipena bizi zuten. Laurak eta Eli Pinedo, Alba Menéndez, Nagore Arizaga, Yamiley Rodriguez eta Vero Cuña finalera iritsi ziren iaz Altean baina Itxakoren aurka aukerarik ez zuten izan.
Lidergoa jokoan zuten eta igoera fasean aurkari gogorrenak saihestea. Halere, bigarren zati negargarriak lehenengo postuari eusteko modurik ez zuen eman. Tecnifuelle Elgoibar 29-19 gainditu zuen Egia Bera Bera eta atzetik asteak eman ondoren azken jardunaldian aurre hartu die. Orain Mauge Gezalaren jokalariak Kukullaga Etxebarri, Gasteizko IES Construcciones izango ditu aurrean eta Atez Ate Usurbilek osatuko du taldea. Egutegiaren zozketa gaur arratsaldean izango da.
Euskal Ligan, bi porrot. Zarautzen Bera Bera Egia jubenil taldeak 29-18 galdu zuen Aiala Zarautz KE taldearen aurka eta katedeak Barakaldon 30-22 Zuazoren aurka.
Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak 28-20 galdu zuen Urnieta Mecanizados Kamoxen aurka.
Infantiletan, Foru Aldundia txapelketan, Bera Bera Egia Bat taldeak Egian galdu zuen eta harrobiko taldeen garaipen bakarra atzo iritsi zen Bera Bera Egia Infantil Bi taldearen eskutik, Pizzeria Marina Pulpo 26-9 gainditu baitzuen.