Bera Bera Eskubaloiak Bidebieta girotu nahi du larunbaterako eta publikoari sarrera 2x1 jarri nahi du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eskatu behar direneak ostegunean eta ostiralean. Larunbatean, aldiz, ohiko prezioa izango dute.
Bera Bera liga du jokoan larunbatean BM Rocasaren aurka 19etan. Horrela, zazpi eurotan bi helduek partida ikusteko aukera izango dute eta 10 eta 16 urte bitarteko gazteek 1,50 euro ordainduko dute. Interesaturik dagoena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezua bidali dezake.
Etxean azken partida jokatuko du. Reyes Carrere entrenatzailearekin batera Bidebietari agur esango dio duela 18 urte ohorezko mailan hasitako ibilbideari amaiera jarriz.
Eider Rubiok “urduri” dagoela onartzen du, Bera Berak BM Rocasa hartuko baitu larunbatean (Bidebieta, 19etan) “baina partida hasi ahala urduritasuna desagertuko da” adierazi du donostiarrak.
Taldea “oso ondo” ikusten du, “oso ondo defenditzen ari da eta larunbateko norgehiagoka finala moduan hartuko du, baina sentsazioak onak dira” onartu du. “Gure eskuetan dago” azpimarratu du.
“Jokoan asko dugu, inoiz ez bezala liga irabazteko aukerak ditugulako” dio zentralak. “Bidebietan nire azken partidan liga irabaztea gozamen handia izango litzateke” horretarako Bera Beraren garaipenari Elche Mustang taldearen berdinketa eman beharko litzateke. Halere, "guk gure lana egin behar dugu".
Bidebietan izango duen agurraz galdeturik, Eider Rubiok, alde batetik, "jendea taldea animatzera etortzea" eskatu du eta horrez gain, espero du amaieran taldeari "txalotzea egindako denboraldiagatik, hori da garrantzitsuena”.
Azkeneko sei denboraldietatik bostetan Darly Zoqbik ligan azpitxapelketarekin gelditu behar izan du, ondorioz, Rocasa taldearen aurkako partida (larunbata 19etan, Bidebietan) iristeko irrikitan dago. Izan ere, donostiarren garaipen batek klubeko eta atezainaren aurreneko liga eskuratzeko zorian utziko luke hemendik hamar egunera liga Castro Urdialesen ondo ixteko zain.
Darly Zoqbi Brasiletik 20 urtekin atera zen, 2002. urtean Murtziara helduz. Hurrengo urtean Bera Berak fitxatu zuen hiru denboraldietarako. Frantziako HAC Handball taldeak fitxatu zuen orduan, lau urte jarraian azpitxapeldun izan zen eta 2006ko kopa irabazi zuen.
2010-11 denboraldian Mar Saguntora pasatu zen ligan hirugarren gelditu zelarik. 2011n Donostiara itzuli zen, Bera Berarekin Kopa eta Ligako azpitxapeldun atera zen.
Horregatik “liga irabazteko ordua iritsi da” dio. Taldea bezala, Darly sasoi onenean dago. Defentsa da Bera Beraren zutabe nagusiena eta maila ona ematen ari da orain. Izan ere, apirileko lau partidadan 22 gol edo gutxiago jaso ditu. Larunbateari begira seinale ona izango litzateke, aurrean aldiz Rocasa dago, Bera Bera kenduda, golegile nagusiena. Beraz ez da erraza izango. Bidebieta, zalegoen babesa eta talde honen gogoak kanariarrei aurre egiteko baliabide ezin hobeak izango dira.
Web orri honen bitartez, Eider Rubio jokalariak adierazi nahi du denboraldi bukaeran kirol profesionalean egin duen ibilbiari amaiera jarri nahi duela.
Bera Berako jokalariak, ondorioz, ez du datorren denboraldian jarraituko klubean eta Bidebietari agur esango dio datorren larunbatean, maiatzak 4, Bera Berak eta Rocasak (19etan) jokatu behar duten norgehiagokan, alegia.
Bizitza erdia ohorezko mailan
Datorren astean 36 urte beteko dituen Eider Rubiok 18. denboraldia beteko du ohorezko mailan. Hernanirekin egin zuen debuta goreneko mailan eta bi zatietan hamaika denboraldi egin ditu Bera Beran. Castro, Arrahona, Sagunto eta Elda izan dira beste taldeak. Donostiara 2007-08 denboraldian itzuli zen eta aurten 115 sartu ditu Ligan, Kopan, Superkopan eta Europan.
Bidebietan jokatuko duen azken partidan klubentzako norgehiagoka garrantzitsuarekin bat egingo du, izan ere, Rocasari irabaziz gero behin betiko urratsa emango luke Bera Berak aurreneko aldiz liga eskuratzeko. Eiderren ligako bigarren tituloa izango litzateke, Sagunton lortu zuenarekin batera.
Jokua bikain irakurtzen duen zentrala, barneraketak egiten iaioa, 30 aldiz izan da internazionala. Eider Rubiok apaltasun, umiltasuna eta inplikazio arrastoa utziko du Bidebietan, Bera Bera Eskubaloian nahiz klubean barruraino sartu dena.
Hori dela eta, klubak Eider Rubiori bere ibilbidea eskertu nahi dio eta, era berean, zorterik handiena proiektu berrietan.
Lau garaipen bost partidatan. Kopan, Bera Bera Egia Kadete taldeak Egia Bera Berari irabazi zion derbia debutean 15-25. Bera Bera Egia jubenil taldeak berriz CDB Leizaranekin ez zuen kupidarik izan (29-9).
Bestetik, Bera Bera Egia kadete 2 taldeak Zarautzen 25-26 irabazi zuen Aialari eta infantil mailan, Bera Bera Egia Batek 20-12 gainditu zuen Ordizia Irurena eta Bera Bera Egia Bik Elgoibarren galdu zuen 18-11 Murgilen aurrean.