Gipuzkoako epaileek gogoeta bat eskatu dute indarkeria zantzuak eta irainak saiheste aldera asteburu honetan, Gipuzkoako lehiaketak bertan behera gelditu dira. Ondorioz, harrobiko hiru partida baino ez dira jokatuko, asteburuan.
Hortaz, Senior neskak Egian arituko dira igande eguardian, Herrería Bidebieta Bera Bera kadete mutilek Zumaian izango dute hitzordua larunbatean 15etan eta Lacturale Bera Bera kadete neskek Muskizen 17etan.

Emma Boada zentralaren ibilbidea super amara Bera Beran denboraldi honen amaiera bukatuko da. 2019-20 denboraldian iritsi zen Costa del Sol Malagatik, eta gaur egun bosgarren denboraldia betetzen ari da Donostiako klubean. Orain arte 96 partida jokatu eta 245 gol sartu.

Selekzioek eragindako etenaldia eta Zilarrezko mailak jardunaldirik ez duela aprobetxatuta, super amara Bera Berak 2024ko Euskal Kopako finalerdiari Kukullaga Etxebarri taldearen aurka ekingo dio martxoaren 3an, igandean 13etan, Bizkaiko herri honetako udal kiroldegian.