
Bi partida baino ez Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat, biak Euskal Ligako kadete mailari zegokionak eta bieta amore eman zuten Lacturale Bera Berako neskek Basaurin eta Herrería Bidebieta Bera Berak Zarautzen.
Kadete neskak:
PRINTHAUS BASAURI 30-26 LACTURALE BERA BERA
Kadete mutilak:
GRAN CAMPING ZARAUTZ 40-22 HERRERIA BIDEBIETA BERA BERA

super amara Bera Berak eta Caja Rural Aula Valladolidek titulurako play-offetako final-laurdenetako bi partiden ordutegiak zehaztu dituzte. Espainiako Federazioak asteartean jakinarazi zuenez, joaneko partida, Huerta del Reyn, Teledeporte bidez emango da apirilaren 19an, ostirala, 21etatik aurrera, eta itzulikoa, berriz, Josean Gascan izango da, apirilaren 27an, larunbatean, 18etan (streaming).

Maitane Etxeberria Guerreras taldearekin lanean ari da asteburu honetan Madrilen igandera bitartean. Helburua Europako txapelketarako sailkatze partidetarako prestatzea da, falta diren biak, baina begirada guztiak Torreviejako aurre-olinpikora zuzentzen dira, apirilaren 11tik 14ra, burutuko dena.

Bera Bera Eskubaloiko zazpi taldek parte hartuko dute Gandian antolatu duten Eskubaloi txapelketan. Guztira 75 pertsona inguru abiatuko dira autobusez Bidebietatik bihar, goizean goiz.
Infantil mailako nesken bi talde, infantil mutilak, kadete nesken bi talde, kadete mutilak, jubenil neska eta jubenil mutilak dira izena eman dutenak.