Euskadirekin izan da Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria, gaur eguardian brontzezko dominak ihes egin dionari, izan ere, Xixonen 31-30 galdu baitu Euskadik Catalunyaren aurka. Euskaldunak aurretik iritsi dira atsedenaldira 14-16 baina ezin izan diote abantailari eutsi, batez ere, partida amaitzeko 5’30” falta zirela. Orduan Maitane Etxeberriaren gol batek 27-29 ezarri du markagailuan baina bost minutu golik sartu gabe, kataluniarren iraulketa baliatu du, gol bakar batez brontzezko domina eskuratuz.
Bera Berako jokalariak sei jaurtiketa egin ditu eta hiru gol sartu. Aurreneko fasean hiru gol egin zizkion Galizari, zazpi Catalunyari (30-40 irabazi zuen Euskadik) eta Andaluziaren aurkako berdinketari esker aurreneko postuan kokatu ziren euskaldunak. Final-laurdenetan, Maitane Etxeberriak zortzi gol sartu zuen Astuariasen aurkako garaipenean (31-12) eta hiru gol finalerdietan, Valentziaren aurkako porrotan 15-19.
Andrea Zaldua jokalaria izan da 31 golekin taldeko golegile nagusiena eta Maitane Etxeberria bigarrena izan da 24 golekin, Andaluziaren aurka atsedena hartu arren.
Ispilla kiroldegiak hiru norgehiagokak hartuko ditu. Aiala Zarautz eta Kukullaga Etxebarri (16,30) taldeak irekiko dute Euskal Kopa eta horren ostean, donostiarrek Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango dute aurrean (18,30). Zarauztarrak izan ezik zilarrezko mailan daudena, gainontzekoak ohorrezko mailako taldeak dira.
Bera Bera atzo itzuli zen entrenaldietara eta prest diren jokalari guztiak elkartu zituen, horien artean Eli Pinedo eta Patricia Elorza. Internazionalak azaroaren 23an taldea utzi zuten Serbiako Mundiala prestatu eta jokatzeko.
Ondorioz, Euskal Kopa oso baliagarria izango da taldea berriro ere elkartzeko, Adriana Castroren bajari aurre egiteko eta Ligara ahalik eta ondoen itzultzeko behar den prestakuntzari heltzeko. Gipuzkoarrak líder dira partida guztiak irabazita.