Izan ere, Rocasa, Helvetia Alcobendas eta Elche Mustang taldeak gipuzkoarren bidea jarraitzen ari dira. Madrildarrak, aurreneko jardunaldian etxetik kanpo Elche gainditu zutenak, Kanarietan galdu zuten lehengo larunbatean, lidergoa Bera Beraren esku bakarrenetan utziz.
Donostiarrek ezin izango dute Adriana Castro, Yamiley Rodríguez eta Vero Cuña jokalariak deialdian sartu, Uxue Ezkurdia eta María Akuña atezainak osatuko dutenak. Espero da Imanol Álvarezek prest dituen jokalari guztien artean minutuak banatzea.
Adesal, bestetik, goizeko 10etan iritsi da gaur Donostiara. Kordobako taldea, ohorezko mailara igo berri dena, oraindik ez du punturik lortu baina azken bi partidatan lehiatu du. Izan ere. Elche Mustang taldearen aurrean punturik merezi zuen norgehiagoka osoan aurretik joanda baina azken bost minutuetan elxetarrek partida irauli zuten eta lehengo larunbatean E. Castelldefelsen aurrean aukerak ere izan zituzten.
Adrianak Brasilera egin du bidaia bere anaiaren osasun egoeraz kezkatuta, kotxe istripua izan baitzuen. Yamiley Rodriguez eta Vero Cuñarekin batera, hirugarren baja izango da Castrorena. Atezainari disko hernia antzeman diote eta tratamentuari begira ebakuntza planteatzen ari dira. Jokatu gabe hilabeteak emango dituenez taldea gaia aztertzen ari da.
Bestetik, galiziar zentralak belaunean arazoekin jarraitzen duenez gaur mediku azterketa berri bar pasatu behar du. Ondorioz, Maria Akuña atezaina eta Uxue Ezkurdia deialdira itzuliko dira bihar Yamiley eta Adriana Castro ordezkatzeko.