EHFko kanporaketako datak eta ordutegiak finkatu dira dagoeneko. Joankekoan Bera Berak Muratpasa Belediye taldea Gaskan hartuko du otsailaren 8an (igandea, 12,15etan) eta partida ETB4k zuzenean eskainiko du. Itzulera, berriz, Antalyan izango da otsailaren 14an (larunbata bertan 14etan, Euskadin, 13etan).
Hortaz, Bera Berak ligako 14 eta 15. jardunaldiak aurreratu ditu. Horrela, Granollersen otsailaren 3an, asteartean (20,30etan) jokatuko du eta Bidebietan Adesal Córdoba hartuko du astean zehar, antza, otsailaren 11n, asteazkena.
EHFko kanporaketa amaitu eta berehala, Bera Berak Kopako azken faseari ekingo dio otsailaren 20tik 22ra bitartean.
Pasa den asteburuan bi partida ofizialak bakarrik. Larunbatean Bidebietan lurralde mailako kadete taldeak galdu egin zuen 22-27 Urnieta Kamox Precision Machinning talderan aurka, Bera Bera senior taldea berriz, gaizki jokatu arren 19-21 nagusi irten zen Oñatitik Aloña Mendiren aurrean.
María Gracia entrenatzailearen taldeak hurrengo faserako txartela ia eskuartean dute eta datorren asteburuan líder jartzeko aukera du Usurbil hartuko baitu.
Bestetik, mutilen infantil taldeak oso ondo pasatu zuen Irungo Uranzu pilotalekuan burutu zen Pitch Brioche Pasquier txapelketan.
Partida desberdina izan arren, izan ere azkeneko urtetan Kopako azken fasean egon ahal izateko aurreneko itzulian zazpi edo zortzi talde onenen artean egotea nahikoa zen, Bera Bera onik atera da gaur eguardian Kordobako La Fuensantan ospaturiko norgehiagokan eta Adesal aise gainditu du 15-28 (5-12, atsedenaldian).
Halere, ez Adesal ez Bera Bera asmatu dute partida hasieran. Maitane Etxeberria bost minutuak betetzear zegoela ireki du markagailua. Donostiarren defentsak andaluziarren jokua galerazten zuen baina erasoan aurreneko minutuetan ez da fin ibili Bera Bera. Alba Menéndezek lekukoa hartu du baina Adesalen lehenengo lerroko Rubio eta Dascalu jokalariek taldeari eutsi diote (10. min, 2-3,eta 15 min 3-4).
Elorza, Núñez, Menéndez eta Martínez erdian; Ziarsolo eta Etxeberria hegaletan eta Temprano atepean kokatu ditu Etxaburuk. Erasoan, Arrojeriak Elorza ordezkatu du.
Bera Berak asmatu egin duenean markagailuan tartea ireki du Ziarsolo, Arrojeria, Menéndez eta Ederra jokalarien golei esker (18 min. 4-8). Núñez bi minutu eserlekura bidali dute baina Ana Martínezek aldea gehiago zabaldu du (22 min. 4-10). Azken minutuek partida hasiera gogora ekarri dute eta Elorzaren gol batekin atsedenaldira iritsi dira (5-12).
Bigarren zatian, Bera Berak Adesali ez dio inolako aukerarik eman nahi izan, 1-6 partziala gauzatuz: Arrojeria, Martínez (2), Etxeberria, Ezkurdia eta Menéndezen golekin (37 min 6-18).
Minutu onak izan dira Amaia Azanza eta Uxue Ezkurdia Etxeberria eta Ziarsolo ordezkatu dutenak. Etxaburuk minutuak banatu ditu Pinedo eta Múgica jokalarien bajak izanda. Martínez, Menéndez eta Elorzaren artean alboetako bi postu bete dituzte; Arrojeria eta Arizaga zentral moduan aritu dira, Ederra eta Núñez pibotean banatu dituzte minutuak eta atepean Temprano eta Zugarrondok. Adesal taldearen kronikan nafar atezainaren geldiketak azpimarratu dituzte.
Hortaz, ondo betetako lana. Zaragozara Abiadura handiko trenean bidai egin behar zuten, Donostiara ilunabarrean iristeko. Bera Berarekin zortzikotea osatzen da, kopako final-laurdenetan arituko direnak: KH7 Granollers, Rocasa, Aula Cultural, Alcobendas, Elche, Canyamelar Valencia eta Mecalia Guardés.
Eta bihartik aurrera liga hizpide. Gainera partida erabakior batekin, Rocasa liderra hartuko baidu Bera Berak Bidebietan, urtarrilaren 17an, larunbata, 19etan.
Fitxa: Adesal Córdoba 15, Bera Bera 28
Adesal Córdoba 15 (5+10): Mar Sobrino, Boklashchuk (2), Dascalu (2), Amit (3), Rubio (5), Tejeda (1) eta Sánchez (1) –titular- Hernández (1), García, Moreno, Ruiz eta Ezbida (o.a.)
Bera Bera 28 (12+16): Temprano, Etxeberria (2), Martínez (5), Elorza (3), Menéndez (4), Núñez eta Ziarsolo (2) –titular- Arrojeria (2), Ederra (2), Azanza (3), Arizaga (1), Ezkurdia (4) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Francisco Molina Baena eta José Molina Baena (Andaluzia)
Kanporatuak: Amit (2), Boklashchuk, Dascalu eta Tejeda Adesaletik eta Núñez, Menéndez, Ezkurdia eta Azanza Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 2-3, 3-4, 4-9, 5-10, 5-12 –atsedenaldia- 6-16, 7-19, 9-22, 12-24, 12-26 eta 15-28
Gertaerak: Bera Berako jokalari internazionalak omenaldia jaso dute Hungarian lorturiko zilarreko dominagatik.
Azken Eurokopan zilarezko domina lortu zuten jokalariek eta Bera Bera Eskubaloiko Tati Garmendia arduradunarekin batera aurkeztu dute Bidebieta Aisia hotelak, taldeko babesle berria, bere irudia joku praketan txertaturik geldituko delarik.
Aisia Hoteles kateko arduradun Iker Salgadok azaldu du “nire lagun José Luis Loidiri esker, gure iruda emakumezkoen kirolaren aldeko apustua egin dugu eta ibilbide handia duen talde batekin”. Denboraldi amaierara luzatuko da hitzarmena baina jarraitzeko asmorekin. Aisia kateak Orion, Deban, Derio, Lekeitio eta Castro Urdialesen ditu hotelak eta gastronomiaz gain atsedena eskaintzen du kostako leku paregabeetan.
Bestetik, Tati Garmendiak adierazi du “poza” Gabon hauek “oparoak” izan direlako, alde batetik, “bi babesle berri aurkeztu ditugu, zeozer mugitzen ari den seinale eta gure lau jokalari hauek zilarra ekartzeaz gain asko disfrutatu dugu bere jokuarekin”.
Lau internazionalak “poza” agerian utzi dute lorturako dominarengatik. Eli Pinedoren hitzetan “positiboki” ikusten dute enprese berrien inplikazioa “emakumeen eskubaloiaren aldeko apustua egitea asmatzea delako, konpromisoa, disciplina, elkartasuna, lana bezalako baloreak zabaltzen ditugulako, gizarteak egun behar dituenak”.
Horrez gain, Patri Elorza, María Núñez, Eli Pinedo eta Ana Tempranok azpimarratu dute “dominak eragin duen oihartzuna”.
Kordoban Erreginaren Kopako partidaz galdeturik, María Núñezek aipatu du “partida berria da eta Adesalentzat horrelako txapelketa jokatzeko aukera, hortaz, guztia ematera irtengo dira eta guk gure egin behar dugu, hau da, irabazi”.
Azkenik, Tati Garmendiak onartu du “beldurrik ez dugu izan behar esateko faboritoak garela, nahiz eta etenaldia amaiturik aurreneko partida beti da arriskutsua”.
Ezohiko partida da. Aurten Kopako zortziko finalera iritsi ahal izateko iazko denboraldian aurreneko zortzi sailkatuek etxetik kanpo, partida bakarrera, gainditu behar dute kanporaketa. Sistemaren aldaketak aurkariari, kasu honetan Adesal Córdobari, Kopa bezalako txapelketan aritzeko aukera ematen dio, orain arte ez bezala, izan ere, jaitsiera postuetan dago Adesal egun.
Halere, Bera Bera Eskubaloiak jakin badaki berezitasunak eta irabazi behar duela bihar 12etan Fuensanta kiroldegian (Molina Baena anaiak, Andaluzia) Kopako onenen artean egoteko. Donostiarrak 1992. Urteaz geroztik daude zortzi taldeen artean, lau aldiz lortu dute txapela, horien arten azkeneko bi edizioetan.
Horretarako gaur arratsaldean Zaragozatik Abiadura handiko trenes iritsiko da Zaragozara bihar txartela eskuratzeko Eli Pinedo eta Maialen Múgica baja izan arren. Internazioanal oinean tendoia inflamaturik dauka eta zarauztarrak belauna bihurritu zuen entrenaldi batean astelehenean aztertuko dutelarik. Uxue Ezkurdiak osatu du deialdia.
Bera Berak denboraldi honetan La Fuensantan jokatu zuen, irailaren 20an izan zen bigarren jardunaldiari zegokion partidan. Donostiarrak nagusi izan ziren 18-30, azkeneko ordu laurdenetan 2-10 partzialari esker. Andaluziako Rubio, Amit eta Dascalu lehenengo lerroak arazoak sortu zizkion Bera Berari, Tejada pibotea ondo kontrolaturik izan zuena. Adesalek Maria Boklaschchuk fitxatu du, Kukullagan urteak eman zituen ezkerrak eta Maricet Fernández, halere, kubatarrak ez du oraindik jokatzeko baimenik.
Bestetik, iraileko partidan Bera Beraren aldetik Ana Martínez eta Alba Menéndez baja izan ziren eta Esther Arrojeria taldean sartu berri zen. Gabonetako etenaldi osteko partida zaila izan arren, lehengo asteburuan gipuzkoarrek irudi ona eman zuten Zarautzen Euskal Kopan. Era berean baja de Gari Garagarza bigarren entrenatzailea, bere lekua Jon Marinek beteko duelarik.