Espainiako Federazioak gaur eguardian ezagutarazi duen deialdian, hautatzaileak 18 jokalari aukeratu ditu azaroaren 28tik 30era bitartean Fuengirolako nazioarteko txapelketan Brasil, Túnez eta Poloniako selekzioen aurka aritzeko.
Bera Berako lau jokalariez gain, zerrendan dira Ligako beste lau jokalari: Silvia Navarro (Rocasa), Cristina González (Cleba León), Naiara Egozkue (Mecalia Guardés) eta Ainhoa Hernández (Prosetecnisa Zuazo Barakaldo). Gainera, Frantziako ligak zortzi jokalari deitu ditu Jorge Dueñasek: Barbosa, Bea Fernández, Marta Mangué eta Marta López (Fleury), Bea Escribano eta Eli Chávez (Nice) eta Lara González (Metz). Macarane Aguilar (Györi) eta Nerea Pena (FTC) Hungariako ligan dira eta, azkenik, Errumanian, Carmen Martín (Bucaresti). Nely Carla Alberto (Míos Biganos) gipuzkoarra ez dago zerrendan bizkarren ebakuntza egin diotelako. Datu gisa, Macarena Aguilar eta Lara González bakarrik aritzen dira gaur egun Champions Leaguen.
Abenduaren 7tik 21era bitartean Hungarian eta Kroazian ospatuko den Eurokopari begira, Jorge Dueñasek bi jokalari baztetu beharko ditu.
Senior taldea 12-21 nagusi izan zen Zumaian, Asador Basusta Pulpo K.E. taldearen aurrean, Usurbilekin batera bigarrena da sailkapenean Aiala B (Zarautz B) taldearen atzetik.
Bestetik, lurralde mailako kadete talkdeak Bidebietan Gasteizko Bar Alaiki gainditu zuen 17-13, Usurbil atzetik bigarren postuari eusteko. Eta euskal ligan, kadete eta jubenil taldeak Zarautzen galdu zuten. Ondo jokatu arren kadete taldeak 27-23 galdu zuen eta jubenilek, 21-15.
Azkenik, larunbata goizean Bidebietan 40 neska-mutilek eskubaloiarekin gozatzeko aukera izan zuten.
Ikus sailkapenak
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, senior mailako taldeko jokalari Maialen Husillos.
Eskolan 8 eta 11 urte bitarteko gazteek eskubaloian murgiltzen dira aurreneko aldiz. Horrela, Verónica Valverde eta María Graciaren zuzendaritzapean astelehenero 18,30etatik 19,30etara Bidebietan kirola ardatz modua ondo pasatzeko aukera dago. Eta atzo Oierrek egin zuen moduan, frogatzeko aukera duzu