
Bihar asteartea, 11etatik aurrera Vienako Europako federazioko egoitzean EHF Cup eta Challenge Cup (ikusi hemen zuzenean) lehiaketako zozketak burutuko dira, emakumezko zein gizonezkoetan. SUPER AMARA Bera Bera da Loterías Ligako ordezkari bakarra eta Europako federazioak zerrenda buru izendatu dute donostiarrak aurreneko txanda honetan.

Loterías Ligako 2017-18 denboraldiko egutegia ezagutzeaz gain, SUPER AMARA Bera Berak berretsi du gaur bertan, ligan bezala, irailaren 9 edo 10ean hasiko duela Europako ibilbidea EHF Cupean. Zozketa datorren uztailaren 18an egingo da Vienan.

Loterías ligako emakumezkoen eskubaloi lehiaketaren egutegiaren zozketa egin da gaur eguardian Federazioko egoitzean. SUPER AMARA Bera Berak hasiera gogorra izango du, izan ere, etxetik kanpo hasteaz gain, igo berri den BM Castellón taldearen aurka, Rocasa eta Mecalia Atlético Guardés bigarren eta laugarren jardunaldietan hartuko ditu eta erdian Málagara egingo du bidaia, iaz laugarren sailkatua.
Datorren astelehenean, uztailak 10, eguardiko 13etatik aurrera Espainiako Eskubaloi Federazioan 2017-18 denboraldiko Loterías Ligako egitaraua ezagutaraziko da, irailaren 9an hasiko den lehiaketa eta 2018ko maiatzaren 26an amaituko dena.