
SUPER AMARA Bera Berako Estitxu Berasategi izango da gipuzkoako jokalaria bakarra junior mailako Eurokopan, uztailaren 27tik abuztuaren 6ra arte Esloveniako Celje hirian burutuko dena.

Montse Puchek abuztuaren 1era deitu ditu jokalariak, Anoetako miniestadioan 10etan, SUPER AMARA Bera Bera berriak 2017-18ko denboraldiari hasiera emango diolarik.
SPYRO Informatika konpainiak SUPER AMARA Bera Bera taldearentzat aplikazioa garatu du zaletuek, kazetariek edo interesa duen edozein pertsonek emakumezkoen eskubaloiaren taldeko informazio osoa eskura izan dezaten. Enpresaren egoitzean aurkeztu da gaur goizean aplikazioa, Ricardo González zuzendari nagusia eta SUPER AMARA Bera Berako jokalari Esther Arrojeria bertan zirela. Estatuan eta Europan erreferentzia den Gipuzkoako talde honen babesle gisa, SPYROK garatu du tresna.