
SUPER AMARA Bera Berak aurredenboraldiarekin aurrera doan bitartean, aurreneko partida ofizialak ezarri dira, iaz bezala Europako lehiaketan egingo du debuta Donostian.
Bigarren lagunartekoa bi taldeentzat. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian elkartu ziren aldaketa ugari jasan duten bi taldeak Hotel Gran Bilbao Zuazo eta SUPER AMARA Bera Bera, non azken minutuetan donostiarren eraginkortasuna norgehiagoka erabaki du (24-26).

Aurredenboraldiko hilabete erdia igarota, SUPER AMARA Bera Berak abuzturako programatutako bost lagunartekoetatik bigarrenari ekingo dio bihar Lasesarren (18etan). Aurrean, datorren denboraldirako gehien indartu den aurkaria, Hotel Gran Bilbao Zuazo.