
SUPER AMARA Bera Berak eguardian Bidebietan Godoy Maceira BM Porriño (33-21) gainditu du, sailkapeneko buru kokatuz izan ere hiru taldeak –donostiarrak, Guardés eta Rocasa- berdinduta gipuzkoarren mesederako da.

Bidebietak hartuko du igandean 12etan SUPER AMARA Bera Bera eta Godoy Maceira BM Porriño taldeen arteko norgehiagoka, Guerreras Iberdrola ligako 20. jardunaldiari dagokiona.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak bi partida bestetik ez ditu larunbatean, apirilak 7. Kadete nesken mailako Lacturale Bera Berak sailkatzeko aukerak jokoan jarriko ditu Errenterian Ereintzaren aurka 14,45etan. Ermua, aldiz, 16,45etan senior taldeak denboraldiko zati honi amaiera borobila jarri nahi dio Errotabarri taldearen aurrean.
Argazkian, Amaia Zolezzi (JA Garaikoetxea)