
Igoera faseak baino lehen, Gipuzkoako Kopa. Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Euskal ligara igotzeko faseari ekingo dio maiatzaren hasieran eta senior taldeak, Zilarrezkoa maila, bigarrenean Zamoran.

Espainiako eskubaloi federazioak atzo ezagutzera eman zuen Zilarrezko mailara igotzeko prestatu diren sei sektoreen lekuak, non maiatzaren 11tik 13ra bitartean 24 taldek sei leku horien jabe egiteko asmoa dute.

Kontraesana dirudi baina Lacturale Bera Bera kadete taldeak minduta bukatu zuen Málagako minikopan finala jokatzeko txartela lortzerik ez zuelako eta, bestetik, poza guztia eman dutelako eta Koparekin gozatzeko aukera izan dutelako.