
Asteburu berezia, nesken kadeteen Minikopa Málagan, seniorren sailkatze fasea eta beste zazpi partida Bera Bera Eskubaloiko harrobiarentzat. Lacturale Bera Bera bi norgehiagoka jokatuko ditu ostiralean Málagan –10,15etan Ciudad Jardínen eta 19etan El Carranquen- eta bestea larunbatean 11,30etan, El Carranquen ere bai.

Málagan apirilaren 20tik 22ra ospatuko den Emakumezkoen Kopako XXXIX. edizioarekin batera, kadete mailako Minikopa delakoa ere burutuko da, Lacturale Bera Beraren partaidetzarekin.

Emakumezkoen eskubaloiko lehiaketa interesgarrienetarikoa iristeko atarian gaude, Bera Berarentzat oso berezia dena, izan ere, 2007an aurreneko titulua eman ziona eta azken sei finaletara iritsi dena.