
SUPER AMARA Bera Berako Nora Azurmendi eta Leire Aramendia jokalariei aste honetan egingo dizkiete ebakuntzak, donostiarrak asteazkenean du hitzordua eta nafarrak, ostegunean.

Asteburuan O Porriñon ospaturiko Lau Nazioen txapelketa eskuratu zuen Euskal selekzioak, finalerdietan Catalunya gaindituz (27-26) eta atzo Guinea finalean (25-22).

Lehengo asteartean 2018-19 Txapeldunen ligan izena emateko epea amaitu zen, non Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa SUPER AMARA Bera Bera lekua duen.