
Espainiako Eskubaloi Federazioko Asanbladak, Oropesan ospatu zen larunbatean, besteak beste, lehiaketa egutegia onartu zuen, Guerreras Iberdrola Liga irailaren 8an hasi eta maiatzaren 25ean amaituko delarik.

Maitane Etxeberria eta Esther Arrojeria gutxienez beste bi denboraldi egingo dituzte SUPER AMARA Bera Berarekin, klubarekin adostasunera iritsi ostean.

Ebakuntzak ondo aterata, SUPER AMARA Bera Berako Nora Azurmendi eta Leire Aramendia jokalariek gaurtik hasiko dute atzerako kontaketa. Donostiarrak bost hilabeteko baja izango du eta, antza, beste bat gehiago nafarrak, hortaz biek ia datorren urteko denboraldi erdia galduko dutelarik.