
Asteazkenean Andoaingo Bastero Kulturgunean Gipuzkoako Eskubaloiko Federazioak urteko gala burutuko du, Bera Berak protagonismo handia bereganatuko duena.

SUPER AMARA Bera Berako Nora Azurmendi eta Leire Aramendia jokalariei aste honetan egingo dizkiete ebakuntzak, donostiarrak asteazkenean du hitzordua eta nafarrak, ostegunean.

Asteburuan O Porriñon ospaturiko Lau Nazioen txapelketa eskuratu zuen Euskal selekzioak, finalerdietan Catalunya gaindituz (27-26) eta atzo Guinea finalean (25-22).