
Harrobiak 14 partida jokatuko ditu asteburu honetan, Euskal ligako hiru partida azpimarratzekoak direlarik, Lacturale Bera Berak kadete eta jubenil taldeak Etxebarrin jokatuko dute Kukullagarekin eta senior taldeak, Elgoibarren.

Jakina da Ainhoa Etxeberria SUPER AMARA Bera Berako plantillako kidea dela baina harridura sortarazi du hiru hilabete hauetan beste lau gipuzkoarrek debuta egiteko aukera izan dutela goreneko taldearekin partida ofizialetan: Evelyn Briones, June Ruiz de Gauna, Ainhoa Larrañaga eta Leire Momblona jokalari gazteak, hain zuzen ere.

SUPER AMARA Bera Bera Bidebietan intentsitate handiko lagunarteko partida jokatu du Tolosa Eskubaloiko jubenil gizonezkoen taldearen aurka, batez ere María O’Mullony eta gazteentzako probetxugarria izan dena.