
SUPER AMARA Bera Beran hiru denboraldi igaro ostean, Merche Castellanos atezainak ez du taldean jarratuko datorren urtean, “lehen minututik azken minutura arte izan dudan tratua” eskertu nahi diona. Eskutitz batean onartu du “erabaki zaila izan da” baina uste du “une batzu iristen dira aldaketa baten beharra somatzen dugula eta nik egitea erabaki dut”.

SUPER AMARA Bera Berak egungo plantillako erreferentziako jokalari bati berritu dio urtebetez hitzarmena, Renata Arruda brasildar atezainari, hain zuzen.

Alarma Egoerak kirol jarduera gelditu badu ere kudeaketa lanek bizirik jarraitzen dute SUPER AMARA Bera Beran, batetik, osasun krisialdiak aukera emango balu lehiaketari nola heldu aztertzen eta, bestetik, hurrengo denboraldirako oinarriak sendotzen, non eskarmentua eta gazteria uztartuko diren, kasu honetan 2020-21an azken joera hau nagusi izango delarik.