
SUPER AMARA Bera Berak Bidebietan burutu du entrenaldia gaur goizean, Kanarieta joan aurretik, plantilla osoa prest duelarik Nekane Terés eta Priscila Dos Santos salbu. Bihar ostirala (21etan, Donostiako ordutegian) Rocasa zain egongo da Juan Carlos Hernández kiroldegian (Miguel Martin Soria - valentziarra- eta David Monjo –madrildarra-).

Bi jardunaldien faltan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak eskura du lidergotza lehen fase honetan, izan ere, partida bat gutxiago izanda lau puntuko aldea ateratzen die Aiala eta Kukullagari. Asteburuan Arilan Elgoibar gainditu zuen, kadeteek aldiz zailago izango dute aurreneko lau onenen artean sailkatzea, hurrengo fase jokatze aldera.

SUPER AMARA Bera Berak lan itzela egin behar izan du Aula Alimentos de Valladolid taldea gainditzeko San Tomas egunean Bidebietan (30-23, 14-13 atsedenaldian), bigarren zati bikainari esker, ondorioz, sailkapenean hiru puntuko aldea mantentzen ditu orain hirukote batekiko.