
SUPER AMARA Bera Berak BM Elche visiteche.com taldea izango du aurkari Alhaurín de la Torren irailaren 3tik 6ra bitartean ospatuko den Kopako XLI edizioko final-laurdenetan. Covid 19 dela eta apirilean jokatu behar zen fase finala bertan behera gelditu zen.

Alhaurín de la Torreko Antonio Garrido Moraga izeneko Udal Liburutegiak hartuko du bihar asteartea (13etan) Kopako LXI edizioko zozketan, Malagako hiri honetan burutuko dena irailaren 3tik 6ra bitartean.

SUPER AMARA Bera Bera 2020-21eko plantillak aurrendenboraldiko lehen astea bete du pistan, hasiera estresagarria, izan ere, urduritasuna eta egungo egoerak sortzen duen ziurgabetasunak guztiz beteta dagoen agendarekin bat egin dute, entrenaldi taktikoa, fisikoa, aurkezpenak, elkarrizketak, azterketa medikuak eta argazki saioa.