
Ahazteko moduko asteburua. Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeen emaitzen artean garaipen bakarra ageri da, senior taldeak lortu zuena. Jarrilleras eta Ereintza Aguaplast taldeekin batera igoera fase jokatzeko aukera ematen duen bi lekuen bila jarraitzen dute Jesús Manuel Lópezen neskek.

SUPER AMARA Bera Bera taldeak atsedena izango du asteburuan, ez ordea harrobiko taldeek, bederatzi norgehiagoka antolatu baitira. Euskal ligan, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Grupo Mecalbe Eibar hartuko du Bidebietan igandean 12,30etan, jubenil taldeak, aldiz, Ermuan jokatuko du 11,30etan eta senior taldeak Muskizen bisita izango du Bidebietan larunbatean 20etan.

SUPER AMARA Bera Berak Euskal Kopako finalerako txartela eskuratu du Zarautzen bertako Aiala Zarautz (21-40) gaindituta.