
SUPER AMARA Bera Bera bihar larunbata (20etan) La Arena kiroldegian arituko da Liberbank Gijónen aurka (Merino eta Moyano, Gaztela-Leoi), tarte ia erabakiorra zabaltze aldera, Elcherekin batera, Guerreras Iberdrola ligako bigarren sailkatua.

Iñauteriak direla eta, Euskal Ligako partida baino ez dira antolatu. Ondorioz, hiru norgehiagoka jokatuko digu Bera Berako harrobiko taldeek, Errenterian arituko dira seniorrak Ereintzarekin larunbatean 16etan; Lacturale Bera Bera jubenil Elgoibarren 11,30etan eta Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kukullaga hartuko du igandean Bidebietan (12etan).

SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarez komunikabideen aurrean agertu da larunbatean Liberbank Gijón taldearen aurka La Arena kiroldegian (20etan TDP) jokatu beharreko partidako atarikoan “erabakiorra eta garrantzitsua” izango dena bere esanetan.