
SUPER AMARA Bera Bera Guerreras Iberdrola ligan etenenaldira iritsi bada ere, eskubaloiarekin gozatzeko aukera ugari izango dugu asteburuan. Azpimarratzekotan, euskal ligan, hiru norgehiagoka jokatuko ditu Bera Berak Ereintzarekin, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Beraunen, jubenil taldea udal kiroldegian eta senior taldeak, Bidebietan.
Horrez gain, Uranzu, Bergara, Yoldi, Beraun, Errenteria eta Hernanin arituko dira harrobiko taldeak.

SUPER AMARA Bera Berako sei jokalari deitu dituzte Japonen azaroaren 30etik abenduaren 15era arte ospatuko den Mundialerako: Castellanos, Arderius eta Cesáreo Espainiarekin; Cardoso eta Arruda, Brasilekin eta Pizzo, Argentinarekin, Donostiako klubak inoiz bidali duen kopuru altuean.

SUPER AMARA Bera Bera líder joango da Guerreras Iberdrola ligako etenaldira azken unean Pizzok sartutako golari esker KH7 BM Granollers gaindituta, berriro ere magikoa izan den azken minutuan.

Pablo Perea, Espainiako jubenil mailako hautatzaile berriak Lacturale Bera Berako euskal ligako atezain Ainhoa Larrañaga deitu du konzentrazioara eta Norvegian azaroaren 22tik 24ra bitartean ospatuko den Scandiberico txapelketan parte hartzeko.

SUPER AMARA Bera Bera entrenatzaile Imanol Álvarezek ezin izan du komunikabideen aurrean egon eta bere ordez Álex Nogués eseri da, “KH7 BM Granollers taldeekiko errespetua somatzen” duena plantillan. Partida 20,30etan hasiko da Palaun, Enric Escoda eta Roland Sánchez epaile kataluniarrek zuzenduko dute lehia Vallès Oriental Televisión jarraituko duguna.